10. urteurrena
Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

01/ Estrategia

Gure misioa

Euskampus Fundazioaren misioa da loturako eta ko-sorkuntzako prozesuak abian jartzea, katalizatzea eta bideratzea, …

… dinamika eta programa berritzaile kooperatiboak sortzeko, …
… bai goi mailako hezkuntzan, bai ikerketan, baita ezagutzaren transferentzian ere, …
… eta, horrela, gizartean eragin handia duten erronka zientifiko, teknologiko eta kulturalak agerrarazteko eta haiei baterako erantzunak emateko, …

… batez ere Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko, Bordeleko Unibertsitateko, Tecnaliako eta DIPCko taldeekin elkarlanean, baina baita Euskadiko, Akitania Berriko eta Europako goi mailako hezkuntzako eta zientzia, teknologia eta berrikuntzako beste entitate batzuetako taldeekin ere, baina beste eragile batzuk hartzeko ere irekita.

Gure misioa

Ikuspegia

2030ean, Euskampus Fundazioa erreferentzia izango da goi mailako hezkuntzako, ikerketako eta berrikuntzako lidergokidetza inklusiboa eta diziplinarteko lankidetza sustatzeko, gizartea oparoagoa, jasangarriagoa eta ekitatiboagoa izatera iristeko palanka gisa.

Ikuspegia

Euskarri estrategikoak

5 euskarri estrategikok eusten diete misioari eta ikuspegiari, eta guztiek oinarri komun bat dute.

OINARRIA: UPV/EHU, Bordeleko Unibertsitatea, Tecnalia eta DIPC aliantza estrategikoa

1. Goi mailako hezkuntza, zientzia, teknologia eta kultura, beharrezko baldintza gisa

2. Elkarlana eta ekimen sena

3. Aniztasuna ikuspegi sistemikotik eta inklusibotik

4. Parte hartzearen kultura, elkarrekin sortzearen bidez

5. Berrikuntza eta inpaktu arduratsuak

Balioak

Euskampus Fundazioak balio multzo batean oinarrituta eta haiek gidatuta betetzen du bere lana:

Konpromisoa eta leialtasuna

konpromisoa eta leialtasuna

Euskampus bere patronatukide fundatzaileen ikuspegi partekatuan oinarrituta sortu zen. Urte hauetan ekintza eremua dibertsifikatuz joan da, beste entitate batzuek erakutsi duten konfiantzari esker. Horiek guztiak dira gure lanaren jatorria eta oinarria, eta haien misioa betetzen laguntzen diegu, eta haien ahaleginaren emaitza aitortu eta ikusarazten dugu.

Sinkronikotasuna eta transzendentzia

Sinkronikotasuna eta garrantzia

Euskampusek bere erakundearen eta berarekin lan egiten duten patronatukideen eta entitateen mugak gainditzen dituen osotasun baten parte izatearen kontzientzia osotik dihardu. Hori dela eta, aktiboki entzuteko eta enpatia izateko jarrera etengabea du, parte den sistemarekin batera ibiltzeko eta sistema hori bera ibilarazteko, eta, hala, interes partikularretatik haratago guztion ongia bilatzetik sortzen den oparotasuna sortzeko.

Sormena eta bikaintasuna

sormena eta bikaintasuna

Euskampusek entusiasmo giroa eragiten du, eta horrek ideia berriak sortzen, mugak gainditzen eta erakundeak eta kolektiboak beren erosotasun eremutik ateratzen laguntzen du. Era berean, zorroztasuna eta emaitzetarako orientazioa bultzatzen du, eta etekin handiena ekartzen elkarlaneko programa eta proiektu berritzaileen diseinuan eta garapenean.

Arintasuna eta pragmatismoa

arintasuna eta pragmatismoa

Errealitate aldakor eta konplexu batek ez du uzten erronka bakoitzari erantzun perfektua eta berehalakoa ematen. Hori dela eta, Euskampusek “prototipatu azkarraren” alde egiten du, zeinak aukera ematen baitu prozesua eta programa bakoitzaren bideragarritasuna eta inpaktua baloratzeko. Egokitasuna egiaztatuta, hainbat bertsio zabaldu dira, askotariko interes taldeekin lankidetzan, ezarpena pixkanaka hobetu eta finkatzeko.

Malgutasuna eta aukera

malgutasuna eta aukera

Euskampus entitate dinamikoa da; eboluzio etengabean dago, eta inguruneko eta berarekin lanean ari diren kolektiboen beharretara egokitzen da. Formula eta ikuspegi zurrunegiak alde batera utzi, eta eskarien berezitasunak lehenesten ditu; hala, “neurrira eginiko jantziak” sortzen ditu, eta horrek aukera ematen du irtenbide berritzaileak emateko eta une oro prozedura eta esku-hartzeetan gardentasuna bermatzeko.

Inklusibotasuna eta integrazioa

inklusibotasuna eta integrazioa

Euskampus erakunde txikia da, baina sare sozial eta komunitate oso handiekin eta ezagutzako diziplina, kultura, hizkuntza eta tradizio eta asmo estrategiko eta ingurune operatibo anitzetan lan egiten du. Bere programa eta proiektu guztietan edo parte hartzen duen guztietan, aniztasun horren integrazio orekatua, elkarrenganako konfiantza eta eskuzabaltasuna eta kultura aniztasuna eta eleaniztasuna sustatzen ditu.

Hazkundea eta ahalduntzea

hazkundea eta ahalduntzea

Euskampus garapen pertsonal eta profesionaleko espazio bat da, eta erakundearen parte diren pertsonen konfiantzan, erantzukizunean eta elkarrenganako errespetuan oinarritzen da. Euskampus espazio malgua eta tolerantea da bakoitzaren ideia eta jarduteko erritmoetarako, eta banakako talentua loratzea sustatzen du, talde lanarekin konbinatuta. Pertsona bakoitzak multzoari egiten dio ekarpena, eta kolektibitateak aberastu egiten du bilakaera eta banakoaren hazkundea.

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

02/ Zenbakitan

Euskampus Fundazioa,
2012tik

8 Patronatukideak

UPV/EHU - TECNALIA - DIPC - CAF - ORMAZABAL - UNIVESITÉ DE BORDEAUX - IKERBASQUE - NAEN EUROESKUALDEA

2 Unibertsitate publikoak

UPV/EHU eta Bordeleko Unibertsitatea

1 Bikaintasuneko oinarrizko ikerketa zentroa

DIPC

1 Ikerketa teknologikoko zentroa

TECNALIA

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

03/ Patronatua

Euskampus
Patronatua

Patronatua Fundazioaren erabaki organo gorena da.

Entitate horiek ordezkari hauek dituzte Patronatuan:

Eva Ferreira

Eva Ferreira

UPV/EHUko errektorea, Euskampus Patronatuaren presidentea

Guillermo Guindós

Guillermo Guindós

Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea

Inmaculada Arostegui

Inmaculada Arostegui

Ikerketako errektoreordea, UPV/EHU

Fernando Tapia

Fernando Tapia

Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea

Javier Aizpurua

Javier Aizpurúa

CSICeko Ikerketako irakaslea CFMn

Ricardo Díez

Ricardo Díez

DIPCren zuzendari nagusia

Jesús Valero

Jesús Valero

Tecnaliaren zuzendari nagusia

Elena Schaeidt

Elena Schaeidt

Garapen Korporatiboko eta Nazioarteko Garapeneko zuzendaria

Olivier Pujolar

Olivier Pujolar

Bordeleko Unibertsitateko Lankidetzen presidenteordea

Javier Ormazabal

Javier Ormazabal

Ormazabal Corporate Technology A.I.E enpresaren presidentea

Fernando Cossío

Fernando Cossío

Ikerbasque-ren zuzendari zientifikoa

Andrés Arizkorreta

Andrés Arizkorreta

 CAF, Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles-en presidentea

Manuel tuñón de lara

Manuel Tuñón de Lara

Bordeleko Unibertsitatearen presidente ohia

Ohorezko patronatukidea

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

04/ Historia

2011ko uztailaren 19an, Euskampus Fundazioa sortu zen

Euskampus Fundazioak bi etapa izan ditu sortu zenetik.
Lehenengoan haren sorrera izan zen, UPV/EHU, TECNALIAREKIN eta DIPCrekin batera, Nazioarteko Bikaintasun Campus bihurtzeko proiektuari lotuta. Honi Euskampus 1.0 esango diogu. Bigarrenean, berriz, onartu eta berretsi egin da UPV/EHUko Nazioarteko Bikaintasun Campusa. Euskampus 2.0, edo CEI osteko etapa; etapa honetan, lehenengoan sustatutako jarduera kooperatiboa finkatu da, funtsean Jakintza Guneak eta Bordelerekiko Mugaz Gaindiko Campusa, eta programa berrietara dibertsifikatu gara, Euskadiko zenbait agenterekin.

Euskampus

Euskampus 1.0

Euskampus - CEI Euskampus Nazioarteko Bikaintasun Campus bilakatzeko proiektuari hertsiki lotuta sortu zen Euskampus Fundazioa. Proiektuaren buru Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) izan da, Tecnalia Ikerketa Teknologikoko Zentroarekin (TECNALIA) eta Donostia International Physics Center-ekin (DIPC) adostutako aliantza estrategiko baten esparruan, ahaleginak eta gaitasunak bateratzeko eta, hala, “Unibertsitate bat, Herrialde bat, Campus bat” lelopean nazioarteko bikaintasun proiektu bat finkatzeko. Oso proiektu estrategiko konplexua zen, asmo honekin sortua: hiru espezializazio arlotan (ekosistema jasangarriak eta ingurumen teknologiak; prozesu berritzaileak eta material berriak, eta zahartze osasungarria eta bizi kalitatea) ezagutzaren sorreran, transferentzian eta hezkuntzan nazioarteko lidergoa lortzea eta gizartearen beharrei erantzun hobea ematea eta Euskadirako aberastasun eragile izatea, gizarte eredu integral eta ekonomia jasangarriko eredu baten pean.

Euskampus Fundazioa elkarri lotutako zenbait faktoretan oinarrituta sortu zen:

  • Tamaina, izaera, misio eta erakunde kultura desberdinetako entitateen arteko elkarketa baten gobernua (entitate horiei Zientziako, Teknologiako eta Berrikuntzako Euskal Sareko —ZTBES— entitate nagusiak atxiki zitzaizkien);
  • CEI Euskampus proiektuan jasotako jardunen konplexutasuna, bai kopuruari dagokionez (ehun baino gehiago), bai askotariko edukiei dagokienez (unibertsitatearen hiru misioak hartzen baititu barnean multzoak);
  • Baliabide komunen kudeaketa eta CEI proiektuaren sozializazioa ikertzaileen komunitate zabal batean;
  • Erakunde parte-hartzaileetan CEI proiektua instituzionalizatzeko behar den epe luzearen kudeaketa, eta Nazioarteko Bikaintasun Campusa proiektuaren hasierako bost urteetan (2010-2015) baino luzaroago sustatzen jarraitzeko beharra.
euskampus 1.0

Euskampus 2.0

CEI proiektuaren amaieran (2016), beste plan estrategiko bat proposatu zen, CEI proiektuaren etapan Euskampusen patronatukide sortzaileek beren aldetik nahiz Bordeleko Unibertsitatearekin batera garatutako jardun kooperatibo nagusiekin jarraitzeko; hain zuzen ere, Jakintza Guneen Komunitateari eta Euskampus-Bordeaux Mugaz Gaindiko Campusari. Jardun kooperatiboko bi esparru horiek, bestalde, berriro diseinatu ziren, RIS3 Euskadiren lehentasunekin eta aukera nitxoekin lerrokatzeko eta hura zabaltzen laguntzeko, bai Eusko Jaurlaritzaren 2020ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Planaren (ZTBP) esparruan bertan, bai (hasieran) Akitania-Euskadi Euroeskualdearen eta (ondoren) Akitania-Euskadi-Nafarroa Berriaren 2014-2020ko Plan Estrategikoaren esparruan.

Orain arte, askotariko diziplinetako UPV/EHUko ikertaldeen % 20 inguruk eta, UPV/EHUz, Tecnaliaz eta DIPCz gain, bertako eta nazioarteko 20 entitatek baino gehiagok hartu dute parte Jakintza Guneen dinamika kooperatiboan, eta, 2012tik, 4 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu Euskampus Fundazioak 100 jardun kooperatibo baino gehiago eta udako 4 ikastaro bultzatzen eta baterako 5 ikerketa laborategi (Joint Research Laboratories – JRL) abian jartzen hainbat arlotan, hala nola adimen artifiziala, itsas inguruneko energia berriztagarriak, antibiotikoekiko erresistentzia, hormigoi jasangarriak eta garapen farmazeutiko aurreratuak.

Halaber, 2020an, erronketara bideratutako formula kooperatibo berri batekin esperimentatzen hasi ginen: Euskampus Misioak. COVID-19arekiko erresilientzia Euskampus Misioa jarri zen martxan, 4 erronkatara zuzendua. Haren harira, diziplinarteko 9 proiektu kooperatibo mobilizatu ziren, eta UPV/EHUko, DIPCko, TECNALIAko eta Bordeleko Unibertsitateko 60 ikertzailek baino gehiagok hartu zuten parte. Euskampus Fundazioak 234.000 euro inbertitu zituen.

Planteamendu estrategiko berriaren parte gisa, 2017an Bordeleko Unibertsitatea Euskampus Fundazioaren Patronatuan sartu zen; horrela, UPV/EHUk eta Bordeleko Unibertsitateak 2014an sinatu zuten aliantza indartu zen, eta unibertsitate horren eta Euskadiren arteko elkarlana luzatu.

patronatua
Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

05/ Gardentasuna

Gardentasuna

Kalitatezko kudeaketak esan nahi du elkarteak gizartearen aurrean erabateko gardentasunez jokatu behar duela.

Gardentasuna

Patronatuko kideak arduratzen dira urteko kontuak prestatzeaz, Euskampus Fundazioaren ondarearen, finantza egoeraren eta emaitzen irudi leiala emateko moduan, entitateari aplikagarria zaion finantza informazioari buruzko arau esparruaren arabera.

Jarraian, gure ikuskaritza prozesuen, balantzeen eta emaitza kontuen informazio osoa jartzen dugu erabiltzailearen eskura.

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

06/ Kontratatzailearen profila

Kontratatzailearen profila