Pribatutasun politika

Pribatutasun-politika honen xedea da [adierazi Euskampus Fundazioaren erakundea](r)en datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa ematea eta interesdunei dagozkien eskubideak deskribatzea, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduari (DBEO) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari (DBLO-EDB) jarraikiz.

1. Arduradunaren identitatea eta harremanetarako datuak

Titularra: EUSKAMPUS FUNDAZIOA
IFK / IFZ: G95658688
Telefono-zenbakia: 946015750
Erregistroko datuak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen erregistroan inskribatuta, F-312 zenbakiarekin.
Hemen zerrendatuta datozen datu-tratamenduen arduraduna da. Horrekin harremanetan jartzeko bide hauek erabil daitezke:

  • Posta arruntez hona zuzenduta: Errektoretzako eraikina, Sarriena auzoa z/g, 48940, Leioa - (Bizkaia)
  • Posta elektronikoko helbidearen bitartez: lopd@euskampus.eu

2. Datu pertsonalen tratamenduaren xedea

EUSKAMPUS FUNDAZIOAk bere ardurapeko Tratamendu-jardueren Erregistroa du, eta bertan zehaztuta daude tratamenduaren xedeak, horiek legitimatzen dituzten oinarri juridikoak eta DBEOren 30. artikuluan aurreikusitako gainerako elementuak. Jarraian aipatzen dira webgune honen bitartez egindako tratamenduak eta negozio- edo enpresa-harremanen bitartez lotura duen beste bezero, hornitzaile eta gainerako eragileekin lotura duten beste hainbat tratamendu:

  • Auto-hautagaitzak jasotzea
  • Newskampus buletinaren harpidetza
  • Hitzaldietan eta deialdietan parte hartzea
  • Informazio-eskaerak, kontsultak
  • Sustapen-helburuetarako irudiak edo bideoak, lanak eta artikuluak argitaratzea
  • Lankidetza-proiektuen kudeaketa
  • Azterketa/ikerketa-taldeei laguntzeko programen eskatzaileen erregistroa, Google-ren formularioen bidez

3. Datu pertsonalak tratatzeko oinarri juridikoa

Zure datu pertsonalak tratatzeko legezko oinarria honako hau da: hautaketa-prozesu batean parte hartu nahi duen interesdunaren baimena, Fundazioarekin lotutako komunikazioak jasotzea, hitzaldietan parte hartzea eta Fundazioan egindako jarduerei buruzko informazioa jasotzea. Era berean, interesdunen irudiak edo bideoak sustapen-helburuekin argitaratzeko oinarri legitimoa aldez aurretik, berariaz eta informatuta emandako baimena izango da. Lankidetza-proiektuak kudeatzeko eta azterketa-taldeei laguntzeko programak kudeatzeko oinarri juridikoa kontratu-betebeharrak betetzea edo kontratu aurreko neurriak aplikatzea izango da.

4. Datuen kontserbazioa

Tratamendu bakoitzean, datuak gorde egingo dira ezarritako erlazioak mantentzen diren bitartean, eta, ondoren, aplikatzekoak diren legezko epeetan eta datuak biltzeko helburua betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik erator daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran. Tratamendu bakoitzerako beharrezkoak diren datuak besterik ez dira eskatuko. Gure onlineko formularioetako datuak ez jakinarazteak zure eskaerei ez erantzun ahal izatea ekarriko du.

5. Zure datuen transferentzia

Datuak Youtubeko atarian eta Facebook, Instagram edo Twitter bezalako sare sozialetan argazki edo bideotan argitaratuz gero, haien nazioarteko transferentzia egingo zaie egoitza AEBn duten Google, Inc., Facebook, Inc., Instagram eta Twitter, Inc. erakundeei, hurrenez hurren, eta babes-maila egokia duen herrialde gisa egokitzeko erabakian oinarrituta edo, egokitzapen-erabakirik ez dagoenean, pertsona interesdunaren berariazko baimenarekin bat etorrita.

Hori horrela, Newsletter edo jardunaldi edo ekitaldiei buruzko jakinarazpenen kasuan, jakinarazten da erabiltzaileak eskatzen dituen jakinarazpenak tresna honen bidez bidaliko direla: Mailchimp, The Rocket Science Group LLC enpresak kudeatuta. Tresna horren zerbitzariak Estatu Batuetan kokatuta daude, eta herrialde horretako legediak ez du Europakoaren pareko datu-babesik eskaintzen; hala ere, datuak babesteko berme egokiak ematen dira, Europako Batzordearen 2021/914/EB Erabakiaren bidez onartutako Ereduzko Kontratu-klausulak sinatuz. Edozein unetan eman ahal izango duzu baja, lopd@euskampus.eu posta elektronikoko helbidera idatziz jakinarazita.

6. Eskubideak baliatzea

Pertsona interesdunak edo datu pertsonalen titularrak, gure posta helbidera zuzendutako idatzi baten bidez edo lopd@euskampus.eu helbide elektronikoaren bidez, honako eskubide hauek baliatu ahal izango ditu, araudian aurreikusitako egoeretan eta baldintzetan:

  • Sartzeko eskubidea: bere datuak erabiltzen ari diren ala ez jakiteko.
  • Zuzentzeko eskubidea: okerrak diren datuak zuzentzeko.
  • Ezabatzeko eskubidea: datuen tratamendua eten dadin, besteak beste, datu-bilketaren xedeetarako jada beharrezkoak ez direnean.
  • Aurka egiteko eskubidea: egoera jakinetan tratatzeari utz diezaioten.
  • Tratamendua mugatzeko eskubidea: kasu jakinetan tratamenduaren norainokoa mugatzeko, baina haren kontserbazioa ziurtatuz.
  • Datuen eramangarritasunerako eskubidea: aurrez emandako datuak jasotzeko edo hirugarren bati bidaltzeko eskatzeko.
  • Aldez aurretik emandako baimena edozein unetan baliogabetzeko eskubidea.
  • Kontrol-agintaritzari erreklamazioa aurkezteko eskubidea, bere eskubideak baliarazteko.

Interesdunak, bere eskubideak baliatu ahal izateko, bere nortasuna egiaztatzen duen agiri ofizialaren kopia aurkeztu beharko du.

7. Zer segurtasun-neurri ditugu ezarrita?

Euskampus Fundazioak konpromisoa hartzen du izaera pertsonaleko datuak isilpean gordetzeko betebeharra eta datu horiek gordetzeko betebeharra betetzeko, eta datu horiek aldatzea, galtzea, baimenik gabe tratatzea edo eskuratzea saihesteko beharrezko neurriak hartuko ditu, aplikatzekoa den araudiak ezarritakoaren arabera.

Euskampus Fundazioak izaera pertsonaleko zure datuen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea eta/edo eskuratzea saihesteko beharrezkoak diren segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzakoak ezarri ditu, teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta izan ditzaketen arriskuak kontuan hartuta, bai giza ekintzatik datozenak, bai ingurune fisiko edo naturaletik datozenak, araudi aplikagarrian ezarritakoaren arabera.

8. Beste webgune batzuetarako estekak

Web-orrialde honek Euskampus Fundazioak kudeatzen edo kontrolatzen ez dituen beste gune batzuetarako hiperestekak izan ditzake. Hori dela eta, Euskampus Fundazioak ez ditu bermatzen, eta ez ditu bere gain hartzen, webgune horietako edukien edo haien pribatutasun-praktiken zilegitasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna eta gaurkotasuna. Mesedez, Euskampus Fundazioarekin zerikusirik ez duten webgune horiei zure informazio pertsonala eman aurretik, kontuan izan datuen babesarekin lotutako horien betebeharrak gureez bestelakoak izan daitezkeela.

9. Pribatutasun-politikaren eguneraketa

Datuak babesteko politikaren edukia aldatu ahal izango da, gerta daitezkeen lege-aldaketetara egokitzeko, bai eta kontrol-agintaritzek emandako irizpide eta jarreretara egokitzeko ere.

Atari honen informazioa edo edukia Euskampus Fundazioaren, bere erabiltzaileen edo hirugarrenen jabetza intelektuala denean, webgunearen orri-oinean agertzen den Creative Commons CC BY-NC-SA lizentziari lotuta egongo da. Edukiren batek jabetza intelektualeko eskubideen arloan berezitasunen bat baldin badu eta atariko lizentzia orokorretik nolabait aldentzen bada, argi eta garbi adieraziko da zein lizentzia aplikatzen den edo, bestela, eskubide guztiak erreserbatuta geratuko dira.
Jabetza industrialeko eskubideak baldin badaude, Euskampus Fundazioarenak (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatua) edo haren legezko titularrenak izango dira eta guztiak erreserbatuta egongo dira. Euskampuseko kideek horren irudia erabil dezakete, aldez aurretik baimena eskatuta. Horretarako, bidali mezu bat "info@euskampus.eu" helbidera edo deitu telefono-zenbaki honetara: 946015750.

Datu Pertsonalak Babesteko Europako Araudi berrian ezarritako datu pertsonalekin lotutako araudi berria, 2018ko maiatzaren 25etik aurrera nahitaez bete beharrekoa dena, behar bezala betetze aldera, gure Pribatutasun-politika eguneratu dugu.
Aldaketa egin dugu Euskampus Fundazioarekin partekatzen dituzun datuei gardentasun handiagoa emateko eta datu horien gaineko zure kontrola ulergarriagoa izateko. Edozein unetan datuetara sartzeko eta horiek zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu. Euskampus Fundazioa da datuen tratamenduaren arduraduna, Pribatutasun-politikan zehaztuta dagoen moduan.
Datu horiek prozesatuko ditugu:

Gure jarduerei buruzko informazioa prozesatuko dugu, zure baimena oinarri hartuta, honako hauek emateko:

  • Lotzen gaituen kontratu-harremana betetzeko eskatutako zerbitzuak.
  • Ez dizkiegu zure datuak hirugarrenei lagako, legezko betebeharra izan ezean.

Diseinuz, webgune honek Google Analytics-en cookieak baino ez ditu gordetzen, analisirako helburuekin. Txertatuta egon daitezkeen hirugarrenen edukiek, hala nola YouTubeko bideoek edo antzekoek, Euskampus Fundazioarekin zerikusirik ez duten cookie propioak eska ditzakete.