Taldea
Scroll01/ Taldea
Euskampusen
talde operatiboa
Euskampus Fundazioak talde operatibo moldaerraza eta diziplinartekoa du, Fundazioak bere gain hartutako erronkei erantzuteko gaitasun handikoa.
Igor Campillo Zuzendaria
Euskampus Fundazioaren maila guztietako estrategiaren eta errendimendu orokorraren diseinuaz eta hedapenaz arduratzen naiz.
Fisika Zientzietan lizentziatua eta doktorea, UPV/EHUn. Kazetaritzan eta komunikazio zientifikoan unibertsitate aditua, UNEDen.
Hainbat arlotan egin dut lan: UPV/EHUko Zientzia Fakultateko Materia Kondentsatuaren Fisika Saileko irakasle eta UNEDeko irakasle (1998-2000), Gamesa enpresako nazioarteko proiektuen ingeniari (2000), LABEIN-Tecnalia enpresako ikertzaile eta proiektu buru (2000-2006), Deustuko Unibertsitateko irakasle (2002-2003), CIC nanoGUNEko proiektu eta komunikazio arduradun (2006-2009), SPRIren nanoBasque agentziako manager (2008-2009) eta Deustuko Unibertsitateko Teknologia Institutuko (DeustoTech) zuzendari (2009-2011).
Web of Knowledge-ean indexatutako nazioarteko 70 argitalpen zientifikoren eta beste 3 patenteren egilea naiz. Donostian egindako Atom by Atom eta Passion for Knowledge biltzarrak koordinatu nituen (2009an eta 2010ean, hurrenez hurren).
Irakurketaren zale amorratua eta II. Mundu Gerraren fanatiko samarra naiz. Korrika egitea, igeri egitea eta bizikletan ibiltzea gustatzen zait, baina ez naiz triatloian aritzen. Natura nahiago dut hirigune handiak baino. Hala ere, tarteka hiri handietan galtzea atsegin dut. Eta, amaitzeko, beste datu garrantzitsu bat: lau ume ditut, eta aurreko jarduera guztiak beraiekin partekatzen saiatzen naiz.
Katixa Peigneguy Euskampus-Bordeaux
Bordele-Euskampus campusa dinamizatzeaz arduratzen naiz. Programa estrategiko hori UPV/EHUk eta Bordeleko Unibertsitateak (IdEx Bordeaux) buru dituzten bikaintasun ekimenak bat egitetik sortua da.
Lizentziaduna Zientzia Politikoetan —Sciences-Po Rennes— eta Masterra Kudeaketa Polibikoetan —Sciences-Po Bordeaux (Frantzia)—. Nire ibilbide profesionalaren hasieratik oso sartuta nago denetariko esparruetako lurralde garapeneko proiektuetan (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza, ekintzailetza, prestakuntza, etab.) barne direla kultura arteko nazioz gaindiko dinamikak (batik bat, Espainia eta Frantziakoak) eta nazioartekoak (batez ere, Akitania Berrian eta Euskal Autonomia Erkidegoan). Bertan, zenbait aholkularitza enpresatan egin dut lan. Eskualde horietatik ez diot “nabigatzeari” utzi; batez ere orain, 2011ko abenduan Euskampus proiektuan sartu nintzenetik dudan karguan.
Zortea izan nuen mugaz gaindiko eremu batean hazteagatik (Ipar Euskal Herria). Hori dela eta, suposatzen dut, liluratuta nago betidanik Bilbo eta Bordele artean alaitasunez nahasten diren urruntasun eta gertutasun horiek. Izan ere, bertan zenbait hizkuntza hitz egiten dira, zenbait kultura eta/edo gauzak ikusteko edo egiteko modu batzuk elkartzen dira; aldi berean hain berdinak eta hain desberdinak, esparru guztietan hainbat aukera eta aberastasun eskaintzen dituztenak, oraindik azaleratu gabeak eta ikasleek, ikertzaileek, erakundeek eta hemen finkatutako enpresek —lurralde honen potentzialak erakarrita ezartzera etorriko direnek edo “hemendik pasako direnek— oraindik ikertu beharrekoak. Nire eskalan, benetan atsegin dut aukera horiek “antzematea”, “sorraraztea”, ezagutzea eta ezagutzera ematea, eta esparru hauetako proiektu hautemangarri bihurtzea: prestakuntza, enplegagarritasuna eta ekintzailetza, berrikuntzaren ikerketa, eskualde konpromisoa eta nazioarteko posizionatzea eta marketina, —Euskampus-Bordeleren 4 ardatz egituratzaileak—.
Horregatik, eroso nago nire erraztaile egitekoan, pertsonen eta erakundeen arteko, unibertsitate agente, instituzio eta enpresen “lotzaile” eta “zubi" gisa dudan egitekoan. Izan ere, asko irabazteko daukate ezagutzean, elkartzean, batera eraikitzean eta nazioarteko mailan hobeak izateko lankidetzan aritzean.
Bordele-Euskampus campusak erkidego hau biltzen du:
- 110.000 ikasletik gora.
- 9.000 ikertzailetik gora.
- Administrazio eta zerbitzuetako 5.000 lagun inguru.
Itxaso Etxebarria Zabalkunde eta Eleaniztasuna
Komunikazio eta Eleaniztasunaren arduraduna naiz Euskampusen.
Euskampus taldeko kide naiz 2012 ezkero. Une horretatik aurrera, dudan profil balioaniztunari eta laueleduna izateari esker, askotariko izaera eta konplexutasuneko aupadei aurre egin diet, besteak beste, Ezagutza Guneen lankidetza ikerketan; zehazki, Komunikazio Globaleko Heraklito Gunean edo gure nazioarteko topaketen koordinazioa: Euskampus Bordeaux Eguna.
Filosofia eta Letretan lizentziaduna, Ingeles Filologiako sekzioan, Deustuko Unibertsitatean. Unibertsitate ikasketa Université de Pau-et des Pays de l’Adour-en osatu nituen. Masterra Kanpoko Merkataritzan UPV/EHUko Elkano Enpresa Ikasketen Eskolan (MACEX), masterra Enpresa Kudeaketan UPV/EHUko Bilboko Ingeniari Eskolan (GECEM) eta Euskaliteko ebaluatzailea. Egun European Master on Multilingualism and Education amaitu berria, UPV/EHUko Filosofia Hezkuntza eta Antropologia Faktultatean, DREAM, Donostia Research Group on Multilingualism and Education ikertaldea buru dela. Gaur egun, nire ikerketa-arloak eleaniztasuna du ardatz, gizarte-kohesiorako tresna gisa, nortasun pluralak eraikitzea eta partekatzea erraztuko duten tresnak eta dinamikak aztertzeko. Oraingoz, Doktoretza ikaslea naiz, Hizkuntza, Hezkuntza eta Gizarte arloaren programan.
Hollister-en (Kallfornia, AEB) biz izan naiz. Bertan amaitu nituen bigarren hezkuntzako ikasketak. Erresuma Batuan ere bizi izan naiz. Bertan, ikasle taldeen ikastaro-egonaldien arduradun aritu naiz. Gainera, Frantzian unibertsitate ikasketak egin nituen.
Esparru profesionalean, irakasle titular izan naiz Deustuko Unibertsitateko Idazkaritza Eskolan eta Bilboko Merkataritza Ganberan, UPV/EHUko Goi Mailako Ingeniari Eskolan, Enpresa eta Administrazio Publikoan (Bizkaiko Foru Aldundia, BBVA eta Petronor, besteak beste). Oso urte atseginak izan ziren. Irakaskuntzak zentzua ematen dio zure lanari, sarritan hori sozialki behar adina aintzatesten ez bada ere. Baina, bokaziozkoa bada, barne onura handiak dakartza.
Administrazio Publikoan ia 7 urte eman ondoren, udal artxibozainaren alboko gisa, eta Getxoko Udaleko Kalitate Batzordeko kide gisa, aholkulari aritu nintzen Estrategia Localekin eta EUDELekin, Bizkaia eta Gipuzkoako euskal udaletan Tokiko Berrikuntza Agendak hedatzen.
Izugarri gogoko dut mugitzen gareneko errealitatearen egituraketei buruzko ele anitzetako azterlana, baita ikuspegi soziolinguistikoetako aldearekin lotutako ikusmina, eta hizkuntzen aniztasuna eta haien karga kultural inplizitua aplikatzen dituzten metodologiak miatzearen potentziala. Agian, horregatik jarraitzen dut ikasten. Beti adi nago inguruan ditugun profil soziokulturalen truke emozionalari eta horien interpretazioei.
Oso “spinning” zalea naiz, edo, besterik gabe, bizikletan ibiltzea gustuko dut. Deskonektatzen eta nire endorfinen maila puntuan jartzen laguntzen didate. Grina pribatu bat? Musika, bere bertsio guztietan, eta, jakina, naturak egunero eskaintzen digun edertasunari so egitea, doako pribilegio horrekin gozatzea eta nire 3 seme-alabei erakustea.
Julieta Barrenechea Euskampus-Bordeaux
UPV/EHUren IKD GAZtE proiektua nazioarteko bihurtzeaz arduratzen naiz (Euskampusen testuinguruan), eta IdEx Bordeaux ekimenaren (Bordeleko Unibertsitateko bikaintasun campusa) eta Euskampusen arteko Europako Bikaintasun Campusaren hedapenean laguntzen dut.
Soziologian lizentziatua naiz (UBA), Zientziaren eta Teknologiaren Kudeaketako Ikasketa Aurreratuen Diploma atera nuen UPV/EHUn eta Zientziaren Filosofiako doktorego tesia egiten ari naiz UPV/EHUn. Goi mailako hezkuntzako ikasleen ekimenak eta kultura ekintzailea sustatzea helburu duten GAZE programaren (Gipuzkoa) eta IKD GAZtE proiektuaren (UPV/EHU) idazkaritza teknikoa koordinatzen dut. CONICET bekei esker (Argentina), ikertzaile izateko prestakuntza jaso nuen, eta UPV/EHUren Sánchez-Mazas Katedrako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareen Ikerketa eta Kudeaketa Eremuan parte hartzen dut.
Ikastaroak ematen ditut UPV/EHUren Berrikuntza eta Jakintzaren Gestioa Unibertsitate Masterrean. Gai hauei buruzko ikerketa eta esku-hartze proiektuak garatu ditut: konektibitatearen ebaluazioa jarduera zientifikoan eta ezagutza sare hedatuak, gizarte berrikuntza, kultura ekintzailea eta ikasleen jabekuntza hezkuntza berrikuntzaren esparruan, kudeaketa parte hartzailea eta ingurumen arriskuen gobernantza instituzionala. Zorte handia dut; izan ere, gustuko ditudan gaiekin lan egiten dut, eta nire lankideak gazteak eta balio handikoak dira.
Bereziki etapa honetan, asko pozten nau hezkuntzan aldaketa garrantzitsuak egiten saiatzen den talde honetan parte hartzeak, aukerak badaudela eta “paisaia ez dela zerumugan amaitzen” sentituz.
Raquel Tabares Finantza Kontroller
Fundazioko Finantza Controller naizenez, haren ekonomia eta finantza kudeaketaz arduratzen naiz.
UPV/EHUko lizentziaduna naiz Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan. Nire prestakuntza Nazioarteko Kontabilitateari buruzko graduondoko bat eginda osatu nuen, eta, gero, Kontu Auditorearen titulua lortu nuen. Nire ibilbide profesionala Hezkuntzan hasi zen. UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean eman nituen eskolak, eta, beranduago, auditoria eremura igaro nintzen. Kontu auditore gisa, enpresa mota ugarien errealitatea ezagutu dut: kooperatibak, fundazioak, elkarteak, enpresatako nazioarteko enpresak. Auditore kontuak zein aholkulari lanak egin ditut horietan, eta, horri esker, profil polibalente bat erdietsi dut. Profil hori oso baliagarria izan zait beranduago finantzako zuzendari gisa izandako esperientziarako. Hobetzeko eta ikasteko gogoak zuzendu ditu nire bizitzan eman beharreko urratsak, lan arloan nahiz eremu profesionalean.
Pertsona apaltzat dut neure burua, gauza txikiez gozatzen dut eta nire plazer handienetako bat irakurtzea dut.
Ruth Mayoral Neurriko Programen Arduraduna
Soy la Responsable de Programas de Educación Superior en Euskampus Fundazioa y me encargo de la elaboración e implementación de programas que favorezcan la cooperación transversal entre agentes y la transferencia de capacidades entre la Universidad y el tejido social y económico del Territorio. Específicamente, tengo la responsabilidad de la operativa de los clúster 4gune y KSIgune.
Doctora en Sociología (UPV/EHU (2021)), y Licenciada en Sociología (UPV/EHU, 2009), cursé posteriormente el Master en Juventud, Estudios, Investigación, Políticas y Perfiles (UPV/EHU, 2010). Mi tesis doctoral se enmarcó en el programa “Modelos y Áreas de Investigación en Ciencias Sociales”, dirigida por Imanol Zubero y centrada específicamente en la transformación urbana y la potencialidad de ensayos locales desde la creatividad para la reorientación de estas transformaciones.
Mi desempeño profesional ha estado ligado en los últimos diez años a la isla de Zorrozaurre en Bilbao, la cual está inmersa en un proceso de transformación integral. En esa transición de península y barrio posindustrial a isla de servicios, hemos ido desarrollando una filosofía del mientras tanto sustentada en la labor práctica que ha sido tomada como referencia por diversas iniciativas internacionales, así como reconocida públicamente con premios institucionales y privados. Estar implicada en la dirección y gestión de una entidad ha sido esencial en la capacidad para traccionar proyectos y tejer redes transdisciplinares entre organizaciones de muy diversos tipos.
En el año 2019, decido reorientar mi carrera para aprovechar mis capacidades siguiendo un camino ligado a la Universidad en su vertiente más pragmática y poder seguir contribuyendo así con mi trabajo a equipos y proyectos con un alto impacto social. Es en este mismo año cuando tengo la suerte de incorporarme al gran equipo Euskampus.
En la vida, como en el trabajo, apuesto por la confianza en la visión y desempeño de otras personas, en la positividad y en las ganas de aprender y mejorar tratando de poner atención en aquello que construya y favorezca la visión crítica. Diversidad, colaboración y respeto. Compromiso con la palabra. Mis lugares de (des)conexión son la piscina y la huerta familiar en La Rioja.
Miriam Ruiz Ikerketa eta berrikuntza kooperatiboaren arduraduna
Soy Responsable de Investigación e innovación Cooperativa, coordinando y dinamizando las comunidades de Polos de Conocimiento en Euskampus y el conjunto de actuaciones cooperativas.
Entré a formar parte del equipo en enero de 2020, iniciando con gran entusiasmo esta nueva fase profesional centrada en aportar valor a los Patronos de Euskampus y al conjunto del Sistema Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación a través de un proyecto de dinamización de las valiosísimas capacidades con las que en materia de I+D+i cuenta el País Vasco en general, y la comunidad Euskampus en particular.
Durante los últimos 10 años he sido responsable de programas y de internacionalización en la Fundación General del Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC) ideando, implementando y coordinando varias iniciativas de apoyo a la internacionalización y transferencia de conocimiento de los investigadores y facilitando la colaboración entre la ciencia y la sociedad, sin dejar de lado el seguimiento y medición de impacto de los mismos. En este periodo he realizado estudios de las capacidades de investigación tratando de identificar tendencias, me he encargado de la gestión económico-financiera y de comunicación /difusión de diversos proyectos encaminados a fomentar la colaboración con distintos agentes del sistema de I+D+i por parte de los grupos de investigación, así como de organizar workshops y proyectos colaborativos acerca de temas específicos para catalizar la colaboración público-privada.
Licenciada en Administración y Dirección de Empresas por la Universidad de Deusto, una beca de la Diputación Foral de Bizkaia me permitió cursar un posgrado en ciencias políticas y derecho de la UE en la Universidad Católica de Lovaina (UCL), gracias a la cual inicié mi carrera profesional en el ámbito de la consultoría internacional (Technopolis Innovation Group), viviendo mis primeros años de actividad laboral en Bruselas, viajando por todo el mundo y desarrollando mi trabajo en inglés y en francés.
Desde hace unos años inicié el programa de Doctorado en Economía y Gestión de la innovación que trato de compaginar con mi trabajo.
Mi experiencia anterior me ha enfrentado a las grandes diferencias que existen entre los agentes de entornos y culturas tan diferentes, como son las empresas que se rigen por las reglas del mercado, la exigencia del ámbito académico e investigador y la vocación de servicio de las instituciones del sector público. Veo esas diferencias como una oportunidad para identificar complementariedades que resulten en sinergias de alto valor.
Soy una persona muy activa, trato de estar bien informada y seguir siempre aprendiendo. La felicidad reside en la grandeza de las pequeñas cosas, me gusta practicar deporte y pasar mi tiempo libre con familia y amigos haciendo planes al aire libre o disfrutando de la oferta cultural del sitio en el que esté en cada momento. Viajar es siempre una buena opción para desconectar, tomar perspectiva y abrir la mente.
Ibon Iturriaga Ikerketa Programen Arduraduna
Ikerketa programen arduraduna naiz. Nire egitekoa, Euskampusen, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sistema osoan nahiz ehun sozioekonomikoan eragin potentzial handia duten, eta lankidetzakoak edo eragileak diren programak eta proiektuak diseinatzea, gauzatzea, eta horien jarraipena eta ebaluazioa egitea da.
Ekonomia Zientzietan lizentziatu nintzen UPV/EHUn, Ekonomia Matematikoaren espezialitatean. Horrez gain, ikertzeko gaitasuna eta Ekonomia eta Ogasun Publikoetako Ikasketa Aurreratuen diploma eskuratu nituen UPV/EHUn; eta aldi horretan, Eusko Jaurlaritzako doktorego aurreko bekadun izan nintzen. Balorazio kontingenteko eta ongizate ekonomiako doktorego ikastaroak egin nituen Göteborgeko Unibertsitatean. Ondoren, lehiakortasun eta eskualdeko garapeneko executive master bat egin nuen Deustuko Unibertsitatean.
Aholkularitzan hasi aurretik, irakasle elkartu izan nintzen Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean. Mikroekonomia eta Jolasen Teoria irakasgaiak eman nituen. Ondoren, aholkularitzan nenbilen bitartean, Deustuko Unibertsitateko (Komertziala) Politika Ekonomikoko irakasle ere izan nintzen.
Nire karrera profesionalaren zatirik handiena aholkularitzara lotuta egon da, Eskualdeko Garapenaren eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren arloetan; eta Socintec, Azertia, Indra eta Minsait enpresetan egin dut lan, besteak beste.
Ibilbide horretan zehar, administrazio publikoentzako estrategiak diseinatzeko prozesuetan parte hartu dut; hala nola, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planetan, Unibertsitate Planetan edo RIS3 Estrategietan. Horrez gain, aholkularitza estrategikoaren esparruan, sektore pribatuan ere lan egin dut, non enpresa eta erakunde klusterrentzako berariazko estrategiak garatu ditudan.
Estrategia horien ezarpenari dagokionez, azpiegitura zientifiko-teknologikoak eta I+G+b arloko laguntza baliabideak martxan jartzeko planak diseinatzeko prozesuetan parte hartu dut, eta askotariko proiektuak ere gauzatu ditut lankidetzari, nazioartekotzeari, inbertsioak erakartzeari eta norgehiagoka programetan parte hartzeari lotutako erronkei erantzuteko.
Politika publikoen zikloa osatzeko, Berrikuntza Sistemen, erakundeen eta baliabideen jarraipen, ebaluazio eta eragin analisiak ere egin izan ditut.
Ikastea gogoko dut. Eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza maite ditut.
Ander Barreiro Proiektu Estrategikoen Arduraduna
Bilbon jaio eta Bakion errotu samar egon arren, haurtzaroa eta gaztaroa Euskadik kanpo igaro nituen. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza ikasketak egin nituen ICADEn (Madril) eta Master in Management ere lortu nuen ESCP Europe unibertsitatean (Paris). Ikasketaldia amaitu nuelarik, oso argi neukan nire hurrengo urratsa zein izango zen: Euskadira itzultzea (azkenean).
Laneko ibilbideari dagokionez, aholkularitzaren sektorean hasi nintzen: lehenengo etapan, Administrazio Publikoaren barruko erakunde eta organismoetara bideratutako aukerak kontzeptualizatu, diseinatu eta gauzatzen eta, gerora, Utilities sektoreko enpresa handietarako (zehazki, Iberdrola enpresarako) ingurune teknologiko eta negozio ingurune ugarirekin lotutako proiektuak behar bezala gauzatzearen ardura neure gain hartuz.
Tartean, BBK fundazioan aritu nintzen, Presidentearen Kabinetean, eta erakundea bere jardueran berezkoak diren eremuetan (gizarte ekintza, banku negozioa eta partaidetza industrialen kudeaketa) (bir)kokatzera bideratutako azterlan eta analisiak egiten nituen.
Jakin-min handikoa naiz, baita pentsakorra ere, eta gauzak zergatik gertatzen diren aztertzea eta ikastea atsegin dut. Irakurzale amorratua naizen aldetik, irakurketa funtsezkotzat jotzen dut mundua ez ezik, nork bere burua ere hobeto ulertzeko. Bizitza pertsonala eta lana uztartzen eta oreka lortzen saiatzen naiz, familiarekin egotea oso gogoko dut eta.
Gloria Nunes Nazioartekotzeko Arduraduna
2021eko ekainean hasi nintzen Euskampus Fundazioan lanean, hezkuntza, ikerketa eta berrikuntza jardueren nazioartekotzea babesteko eta sustatzeko asmoz. European University Alliance ENLIGHT sarearen partaide aktibo naiz, zehazki, inpaktua sortzera bideratutako ekintzak abiarazten ditut. Nazioarteratze arduradun naizen aldetik, Fundazioari Europako hainbat aliantzatan parte hartzen ere laguntzen diot.
Pertsonak gizartea hobetzeko funtsezko eragile direla uste dut. Gure jatorria, sinesmenak, profilak eta interesak edozein direla, daukagun onena besteekin partekatzen badugu, bestelako ikuspuntuetara irekita bagaude eta hurrengo belaunaldietarako planeta hobea eraikitzeko konpromisoa hartzen badugu, gizarteak hobeak izango ditugu, zalantzarik gabe. Hori gertatzeko aukera ematen zuten lekuak ulertzeko eta sustatzeko nahiak eraman ninduen Politika Zientziak eta Nazioarteko Harremanak ikastera eta, geroago, nazioarteko ibilbide profesional bati ekitera.
Nire jaioterrian, Portugalen, hasi nuen ibilbide akademikoa. Lisboako Unibertsitate Berrian Politika Zientzietan eta Nazioarteko Harremanetan graduatu ondoren, nazioarteko diploma bat eskuratu nuen Parisko Ikasketa Politikoetako Institutuan (Sciences Po). Paristik Bruselara joan nintzen, non 13 urtetik gora eman bainituen. Lehen urteetan, Bruselako Unibertsitate Askeko Europako Ikasketa Institutuan (IEE-ULB) Europako Politiketako Master bat egin nuen. Gero, praktiketako ikertzailea izan nintzen hainbat erakunde sindikaletan, Europako Parlamentuko Kanpo Gaietako Batzordean eta lankidetza eta garapeneko aholkularitza enpresa batean.
Portugaleko Ikasketa Estrategikoetako eta Internazionaletako Institutuan (Instituto de Estudos Estratégicos Internacionais, IEEI) denbora labur batez lanean egon ostean, Bruselara itzuli nintzen Energia Eolikoko Europako Elkartera (egungo WindEurope). Europar Batasunak finantzatutako proiektu batzuetan eta askotariko ikerketa ekimenetan hartu nuen parte (politika klimatikoari, energia eolikoaren ingurumen inpaktuari, itsasoko espazioaren antolaketari eta energia eolikoaren sektoreak sortutako enpleguari buruzkoak).
Europako Batzordearen Hezkuntza, Gazteria, Kirol eta Kulturako Zuzendaritza Nagusian egin nuen lan sei urtez, zehazki, Berrikuntza eta Teknologiako Europako Institutuaren (EIT ingelesezko sigletan) Enpresa-Unibertsitate Lankidetzako eta Enpresa Hezkuntzako Unitatean. Erakundeari politikei buruzko laguntza eta aholkularitza ematen nion, eta EITren eta EBko bestelako ikerketako eta berrikuntzako hezkuntza ekimenen arteko sinergiak eta osagarritasunak sustatzen laguntzen nion.
2017an Euskadira etorri nintzen, Deustuko Unibertsitateko ikerkuntzako aholkulari, eta Partaidetza Indartzeko Plataformaz arduratu nintzen. Era berean, Deustuko ikerketako ekintzek gizartean zuten eragina indartzen nuen. Egun, zeregin horretaz arduratzen naiz UPV/EHUren Euskampus Fundazioan.
Izugarri gustatzen zaizkit irakurtzea, paseatzea eta itsasoari begiratzea. Pilatesa egiten dut eta nire familia eta bi seme-alabekin ematen dut nire denbora librea.
Iñigo Puertas Eragin Arloko Arduraduna
Euskampuseko Eragin arloko arduraduna naiz, eta erakundearen barruan eraginen araberako kudeaketaren estrategia garatu eta sustatzen dut.
Gizarte Langintzan graduduna naiz, Gizarte Eraikuntzarako Etika Masterra egin nuen Deustuko Unibertsitatean, eta 2020tik Giza Eskubideetako doktorea naiz, erakundeen eraginaren ebaluazioaren espezialitatean, etikaren ikuspegitik.
2020ko uztailean sartu nintzen taldean, erakundeen eraginaren ebaluazioaren arloan eskuratzen joan naizen eskumen eta gaitasunak garatu eta indartzeko erronka onartuta.
Aurretik, Deustuko Unibertsitatean aritu nintzen irakasle, Gizarte Langintzako Graduan eta Gizarte Langintza eta Gizarte Heziketako Gradu Bikoitzean. Zehazki, Gizarte Zientzien Ikerketa Kuantitatibo eta Kualitatiboari lotutako irakasgaiak ematen nituen. Deustuko Unibertsitateari lotuta, enpresa etikaren arloko aditu eta prestatzaile gisa ere egin dut lan. Esperientzia profesionala daukat, halaber, esku-hartze sozialaren esparruan, bereziki gizarte-bazterkeriako egoeran dauden kolektiboekin.
Ikastea eta erronka berriei aurre egitea gustatzen zait. Aisialdian, irakurri, idatzi edo edozein esperientziaz gozatu ohi dut; batez ere esperientzia hori kulturari lotuta badago, inspiratzen banau eta nire hazkuntza pertsonalari laguntzen badio.
Cécile Agullo Nazioarteko Proiektuen Teknikaria
Atzerriko Letretan eta Hizkuntzetan diplomatua, Tourseko Unibertsitatean Atzerriko Hizkuntzetan eta Nazioarteko Merkataritzan Master bateko tituluduna, Espainian hasi nuen nire ibilbide profesionala, komunikazioaren eta marketinaren arloan.
Bordelera bueltatuta, 2007an, export manager izan nintzen ikusizko ekoizpeneko enpresa batean; gero, ibilbide profesionalaren norabidea aldatu nuen, eta, Iparraldean instalatuta, nire kontura lan egin nuen irudiaren sektorean ia 10 urtez.
Mugaz gaindiko inguru batean bizi nintzenez, gure Euskadi-Akitania lurraldearen barruko harremanetan eta trukeetan parte hartu nahi nuenez eta kultura-aniztasuna gogoko dudanez, 2018an, berriz ere ikasten jartzea erabaki nuen, eta Pau eta Pays de l'Adour Unibertsitatearen (UPPA-Baiona) “Mugaz gaindiko eta lurralde arteko lankidetza” masterra egin nuen.
2020an, proiektuetako teknikari hasi nintzen Euskampus Fundazioaren lantaldean, gaur egun Nazioarteko Proiektuen teknikari gisa, eta, 2021etik, Mugaz Gaindiko Lankidetza Laborategien programan kolaboratzen nabil.
Lorena Vega Proiektuen Teknikaria
Euskampus Fundazioaren Goi Hezkuntzako Programen lantaldeko kidea naiz, eta, besteak beste, 4gune eta KSIgune klusterren operatiban laguntzen dut. Nazioarteko proiektuen kudeatzailea naiz eta 10 urtetik gorako esperientzia dut erakunde publiko, pribatu eta irabazi asmorik gabeko erakundeetan, hainbat herrialdetan: hala nola Espainian, Erresuma Batuan eta Uruguain.
Gero eta esperientzia handiago izanik aktore anitzeko aliantza globaletan, nire zereginetako bat izan da laguntzea prozesu eta komunikazio estrategikoen, intzidentzia kanpainen, proiektu multilateralen eta eskala handiko ekitaldien definizio eta exekuzioan. Aliantzak sortzea eta sarean lan egitea izan dira parte hartu dudan proiektuen atal garrantzitsuak, bai eta interlokuzioa ere, erakunde askotariko, agente multikultural eta talde multidiziplinarrekin. Publizitatean eta Harreman Publikoetan lizentziaduna naiz UPV/EHUko Gizarte eta
Komunikazio Zientzien Fakultatean, eta beste arlo batzuetan ere trebatu naiz: gizarte komunikazioa, garapen jasangarria, gobernantza, hezkuntza eta genero berdintasuna. Profesional eleaniztuna naiz eta gustukoa dut hizkuntzak ikastea eta erabiltzea. Alor pertsonalean, nire konpromisoak dira modu aktiboan ikusaraztea emakumeen rola eta gizarteari oro har egiten dioten ekarpena, hizkuntza inklusiboaren garapena eta eskubideen eta aukeren berdintasunaren defentsa.
Nire aisialdian, gogoko dut bidaiatzea, ahal dela ingurune naturalera hurbiltzea, zuzeneko musikaz gozatzea eta, batez ere, nire familiarekin eta lagunekin egotea, beti ari bainaiz ospakizunen bat antolatzen.
Markel Romano Proiektuen teknikaria
Euskampus Fundazioko Ikerketa eta Berrikuntza Kooperatiboaren arloko Proiektu Teknikaria naiz. Gasteizen jaioa, Zientzia Politikoetan eta Kudeaketa Publikoan graduatu nintzen, eta Nazioarteko Harremanetan espezializatua. Horretaz gain, Garapenean eta Nazioarteko Lankidetzako Master bat egin dut.
Nire ibilbide profesionala merkatu-azterketen, datuen analisiaren eta ikerketa soziologikoaren munduarekin lotuta egon da, eta horrek proiektuen kudeaketan ikuspegi analitikoa eta gaitua izateko gaitasuna eman dit.
Arlo pertsonalean, kirola egitea gustatzen zait, baina baita jarraitzea ere, bereziki motor-kirolak, non berrikuntza den tresnarik boteretsuena. Bideojokoaren eta teknologia berrien industriaren zale amorratua ere banaiz.
Garazi Aspe Proiektuen teknikaria
2024an, Euskampuseko lantaldean proiektu-teknikari gisa, sartu naiz IKUR 2030 Estrategia proiektua bultzatzeko. Negozioen Kudeaketan graduatu nintzen UPV/EHUn eta nire karrera akademikoarekin jarraitu nuen Enpresa Zuzendaritza Berrikuntzaren eta Internazionalizazioaren Ikuspegitik Masterra eginez, UPV/EHUn ere.
Orain arte, nire ibilbide profesionala aholkularitza teknologikoarekin lotuta egon da "Business Process Solutions" eta SAP arloetan. Eremu pertsonalean, bidaiatzea gustatzen zait, mendira joatea, eta beti aurkitzen dut irakurtzeko denbora. Ikasteko prozesuaz gozatzen duen jakin-min handiko pertsona naiz.
Maitane Magro Komunikazio Teknikaria
2016an, UPV/EHUren Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua egiten hasi nintzen, eta horrelaxe egin zen ofizial nire bidea komunikazioan. Bide akademiko horretan, komunikazioaren munduan murgildu nintzen, eta sormena, diseinu grafikoa, ikusmen arteak eta copywritinga ezagutu nituen. Hirugarren urtean Tilburgera (Herbehereak) joatea erabaki nuen ERASMUS+ programarekin, diseinu grafikoan espezializatzen jarraitu, testuinguru soziokultural berri bat ezagutu eta neure buruari erronka egiteko asmoz. Esperientzia ahaztezina izan zen, eta ikusmen arteekiko nire grina berretsita ikusi nuen.
Itzuli nintzenean, gehiago sakondu nahi izan nuen sormenean, eta agentzia batean praktikak egiten hasi nintzen, publizitateko sortzaile gisa. Emakumeei sormenaren esparruan bultzada emateko ekimena zen, horixe zen proiektuaren abiapuntua. Eta denbora horretan taldean sortutako sinergietatik, UPV/EHUren Gazte Ekintzailetzako Beka bat lortu genuen; horrela, proiektu bat autonomo gisa gauzatzeko behar diren iraunkortasuna eta autoexijentzia garatu nituen.
Komunikazioa etengabe garatzen ari denez, diseinuan prestatzen jarraitu dut, maila akademikoan eta profesionalean. Azken urteetan, Produktu Grafikoen Diseinuko ziurtagiria lortu dut eta diseinatzaile grafiko eta community manager gisa lan egin dut diseinu grafiko eta web diseinuko estudio batean.
Euskampus Fundazioan, Komunikazio Teknikari gisa, Euskampus osatzen duten proiektu guztiei buruzko eduki grafikoa eta ikus-entzunezkoa sortzen dut batez ere. Fundazioaren eta haren proiektuen publizitate estrategia diseinatzen eta garatzen ere laguntzen dut, halaber, komunikazio offline eta online delakoetan ere parte hartzen dut. Etorkizunean diseinuaren, arte zuzendaritzaren eta sormenaren hainbat adarretan trebatzen jarraitzea gustatuko litzaidake.
Mundu digitalaz gain, batzuetan deskonektatzea eta analogikora itzultzea gustatzen zait. Asko gustatzen zait margotzea, zeramika egitea eta collageak sortzea. Eta lagunekin bada, naturaz inguratuta, askoz hobeto.
Albert Conejo Administrazio Teknikaria
Ekonomian lizentziaduna naiz UPV/EHUn, eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Finantza Zuzendaritza, Kontrol Kudeaketa eta Fiskalitateko graduondokoarekin osatu nuen nire prestakuntza.
Nire bizitza profesionala ia beti enpresa multinazionalekin lotuta egon da, eta hainbat sailetatik igaro naiz. Horri esker, profil balioaniztuna garatu dut eta Laneko Arriskuen Prebentzioko Masterra lortu dut. Esperientzia ezberdin horiek profesionalki haztea eragin didate, oso pertsona moldakorra bihurtuz.
Nire aisialdian, familiarekin egoten, irakurtzen eta urpean igeri egiten gozatzen ditut. Gaur egun, Eskafandra autonomoa duen urpekaritzako kirol-teknikariaren modulu bat ikasten ari naiz (Kirolenen, Durangon), eta 2025eko apiriletik aurrera, hasiera batean, urpekaritza-irakaslea izango naiz.
Uxune Martinez Mazaga Kultura Zientifikoa eta Berrikuntzako Unitatearen arduraduna - UCCI
Soziologia eta Zientzia Politikoetan lizentziatu nintzen, Deustuko Unibertsitatean. Ondoren, espezializazioa egin nuen giza baliabideen kudeaketan, UPV/EHUren Giza Baliabideen Kudeaketa Master Aurreratuari esker, dokumentazioaren kudeaketan, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Euskal Elkartean jasotako prestakuntzaren bidez, eta erakundeen komunikazioan, Mondragon Unibertsitatearen ADITUKOM tituluari esker.
Komunikazioaren alorrean lan egin dut, hedabideen analista gisa (Hiru Komunikazioa). Hamar urtez baino gehiagoz, euskarazko ekoizpen zientifikoa biltzen duen Inguma datu baseaz (UEU) arduratu naiz, eta euskaraz eginiko doktore tesiak gordetzen dituen Tesiker datu basearen (Eusko Jaurlaritza - Kultura eta Hizkuntza Politika Saila) garapenean ere parte hartu dut. Halaber, Euskampus Fundazioaren KZU+b unitatearen hedapen zientifikoan aritu naiz eta gaur egun unitate horren arduraduna naiz. Unitate horretatik kudeatzen ditugu hedabide digitalak, haien jarduera sarean eta UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedraren jardueren programa. Gure zereginaren helburuak dira: ikusgarritasuna eta zabalkundea ematea gure inguruko ekoizpen zientifikoari, ikerketen emaitzak zabaltzea, zientziarekiko interesa sustatzea eta, batez ere, herritarren esku jartzea eguneroko bizitzan erabakiak hartzen lagunduko dieten tresnak eta ezagutzak.
Komunikazio Zientifikoa irakasten dut UPV/EHUren Ilustrazio Zientifikoa Masterrean eta Komunikazio Zientifikorako Sare Sozialak irakasgaia ere eman dut UPV/EHUren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Kultura Zientifikoa Masterrean.
Ziortza Guezuraga Komunikazio digitalaren eta ekitaldien arduraduna - UCCI
Udako larunbat eguzkitsu batean jaio nintzen eta UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedran lan egiten dut gaur egun, zientzia gizarteratzen. Zientziaren zabalkundean, sare sozialetan eta hainbat motatako ekitaldien kudeaketan dihardut nagusiki. Halaber, UPV/EHU-UPNA Kultura Zientifikoko Masterreko irakaslea ere banaiz eta, gainera, edukiak idatzi eta editatzen ditut, irratia egiten dut eta hedabide pare batean kolaboratzen dut. Apur bat denetarik.
Nola heldu nintzen hona? Barrikatik abiatu nintzen, Bizkaian barrena ibili nintzen, gero Dublinetik, duela urte batzuk hona ailegatu arte. Urte horietan ikasten aritu nintzen: kazetaritzan graduatu nintzen, komunikazioaren arloko zuzendaritza aipamenarekin, UPV/EHUn, UPV/EHU-EITB Multimedia Komunikazioa masterra egin nuen, eta baita hainbat ikastaro ere, komunikazioari, web diseinuari eta marketin digitalari buruzkoak. Euskara, gaztelania eta ingelesa ikasteaz gainera.
Eta lanean ere aritu nintzen: komunikazioko eta komunikazio korporatiboko arduraduna izan naiz, nazioartekotzean lan egin dut, misio komertzialetan eta baita marketin digitalean ere. Kulturaren alorrean ere aritu naiz, hala nola zine jaialdi batean eta ikus-entzunezko kluster batean.
Eta hortik zientziarako urratsa? Kontua da pitin bat ikasi eta pitin bat lan egin bitartean esku hartu nuela ere zientziaren eta ingurumenaren alorreko gaietan, eta ingurumen osasuneko goi mailako teknikaria naiz. Eta hementxe naukazue.
César Tomé López Nazioarteko proiekzioaren arduraduna - UCCI
Fundazioaren Kultura Zientifikoa eta Berrikuntzako Unitatearen (KZU+b) nazioarteko hedapenaz arduratzen naiz eta bi hedabide digital editatzen ditut: Cuaderno de Cultura Científica (gaztelaniaz) eta Mapping Ignorance (ingelesez). Gainera, egile gisa argitaratzen dut ere aldian behin hedabide horietan, DIPC eta BCAMko lanei buruzko argitalpenak bereziki.
Fundazioaren Kultura Zientifikoa eta Berrikuntzako Unitatearen (KZU+b) nazioarteko hedapenaz arduratzen naiz eta bi hedabide digital editatzen ditut: Cuaderno de Cultura Científica (gaztelaniaz) eta Mapping Ignorance (ingelesez). Gainera, egile gisa argitaratzen dut ere aldian behin hedabide horietan, DIPC eta BCAMko lanei buruzko argitalpenak bereziki.
Zientzia Kimikoetan lizentziaduna naiz (industria kimikaria, UGR), eta Portaeraren Neurozientzia eta Biologia Masterra ere egin nuen (UPO). Nire lan bizitzaren zatirik handiena eman dut industriaren hainbat sektoretan lanean: kimikoa, metalurgia, plastikoa, papera eta elikadura. Ikerketa eta garapeneko teknikari gisa hasi nintzen eta zuzendaritza lanetan amaitu nuen, zuzendari komertzial gisa lehenbizi eta negozio garapenaren arduradun gisa azkenik, zuzendari nagusi kategoriarekin. 4 kontinentetan eta 40 herrialdetan baino gehiagotan aritu naiz, eta horregatik egina daukat ere UCM-Alcoaren zuzendaritza garapeneko programa bat (PDD) eta Kanpo Merkataritzako Zuzendari ere banaiz (ICEX-Ceco).
2006an, nire denbora librean, dibulgazio zientifikoko blog bat idazten hasi nintzen, Experientia docet, nolabaiteko oihartzuna izan zuena. Nire ibilbide profesionalean eginiko norabide aldaketa sakon baten ondoren, lanean hasi nintzen UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedra sortu berrian, 2012an. 2015ean, gaur egun dudan postura heldu nintzen, eta orduz geroztik dihardut kultura zientifikoaren eta euskal zientziaren nazioarteko hedapenean (gaztelaniaz) eta hainbat BERC guneren ikerketa emaitzen sustapenean. Irakaslea naiz UPV/EHU-UPNAren Kultura Zientifikoa Masterrean.
Gustukoa dut irakurtzea, pentsatzea eta ikastea. Bereziki, baina ez horretan bakarrik, zientziaren historiaren, filosofiaren eta ekonomiaren alorretan. XIX. mendeko literatura britainiarra berrirakurri ohi dut, Jane Austen bereziki.
Enara Calvo Komunikazio digitaleko teknikaria
Komunikazio digitaleko teknikaria eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren gazteen arloko proiektuen arduraduna. Naukas Kids eta Ciencia Clip bezalako proiektuak koordinatzen ditut, zientzia gazteengana hurbiltzeko ekimenak.
Kazetaritzan graduatua EHUn, Komunikazio aipamenarekin. Kultura Zientifikoko Katedrarekin lankidetzan aritu naiz 2017tik, Ciencia Clip koordinatuz, gazteen artean zientziaren dibulgazioa sustatzeko lehiaketa.
Lana eta ikasketak uztartuz, 2012tik gazteenei zuzendutako proiektuetan parte hartu dut. Eremu horretan dudan ezagutza zabalduz, formakuntza ezberdinak egin ditut. Horien artean Erasmus+ Involving Everyone, adin txikikoek aisia eta denbora librean integratzeko tresnak eskuratzeko. 2019an, mota askotako proiektuetan begirale- eta zuzendari-lanetan aritu ondoren, irakasle-lanetan hasi nintzen begirale ikastaroan.
Langileen historia
- JONE ESPILLA: Proiektuen analista
- ARANE ALTUNA: Administrazioa eta Zerbitzuak.
- ELENA URDANETA dk.: Berrikuntza Kooperatiboko zuzendaria
- EKHI ATUTXA dk.: Programen arduraduna
- LEIRE FOLGOSO: Bizkaia Katedra proiektuaren arduraduna
- ESKARNE ARREGUI: Nazioarteko Proiektuen arduraduna
- Doktorea SUSANA SANCHEZ GIL: Analisi Zientziometrikoko eta Bibliometrikoko arduraduna
- CRISTINA JUESAS: Komunikazioko arduraduna
- ITZIAR JORGE: Komunikazioko eta Marketineko arduraduna
- SANDRA BARRIO CAMPO: Proiektu teknikaria
- NAIARA MARTÍNEZ QUINTANA: Proiektuen analista
- SARA VEGA: Komunikazio teknikaria
- BITOR ALONSO: Komunikabideen arduraduna - UCCI
Bekadunen historia
Praktiketako kontratuak. UPV/EHUko masterretako edo Akitaniako unibertsitateetako masterretako ikasleak.
- Irune Arana: Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua
- Lorea Díez : Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua.
- Sophie Coudray. Mugaz Gaindiko Lankidetza eta Lurraldearteko Lankidetza Masterra (UPPA). Bordeaux-Euskampus Campuseko praktikak.
- Ane Miren Bidaurratzaga. Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza Masterra. Komunikazioko praktikak.
- Asier Lekue Zabala. Gizarte Komunikazioa Masterra. Komunikazioko praktikak.
- Ibai Zurimendi Unzueta. Komunikazio Korporatiboa Masterra. Komunikazioko praktikak.
- Javier María González Gómez. Kazetaritzako Gradua. Gizarte Komunikazioa Masterra. Komunikazioko praktikak.
- Jessica Mendoza Redrobán. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua. Kontuen Ikuskaritza eta Goi Mailako Kontabilitatea Masterra. Finantza Administrazioko praktikak
- Irati Armentia Arana. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua. Enpresa Zuzendaritza Berrikuntzaren eta Internazionalizazioaren Ikuspegitik Masterra. Finantza Administrazioko praktikak
- Josune López García. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua. Enpresa Zuzendaritza Berrikuntzaren eta Internazionalizazioaren Ikuspegitik Masterra. Finantza Administrazioko praktikak
- María Pulido Estébanez. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua. Kontuen Ikuskaritzako Espezialista berezko titulua. Finantza Administrazioko praktikak.
- Cristina Díaz de Alda Olasola. Komunikazioko praktikak.
- Nancy Fernández Somoza. Komunikazio Korporatiboa Masterra. Komunikazioko praktikak.
- Pedro Irusta Mendieta. Komunikazio Korporatiboa Masterra. Komunikazioko praktikak.
- Paula Amieva Clemente. Komunikazio Korporatiboa Masterra. Komunikazioko praktikak.
- Erik Blanco Alonso. Publizitateko eta Harreman Publikoetako Lizentzia. Komunikazioko praktikak.
- Elisabet Pérez Gamboa. Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua. Komunikazioko praktikak.
- María Castro Martínez de Icaya. Publizitateko eta Harreman Publikoetako Lizentzia. Komunikazioko praktikak.
- Maria Grazia Tremolizzo. Komunikazio Korporatiboa Masterra. Komunikazioko praktikak.
- Jon Etxebarria Montalbán. Negozioen Kudeaketako Gradua. Enpresa Zuzendaritza Berrikuntzaren eta Internazionalizazioaren Ikuspegitik Masterra. Finantza Administrazioko praktikak
- Jon Urrutia. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua. Ekonomia Analisirako Tresnak Masterra Finantza Administrazioko praktikak
- Orge Luvin Castellano Parra. Gizarte Komunikazioko Masterra. Komunikazioko praktikak.
- Mikel Lekue Pérez. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua, Enpresa Zuzendaritza Berrikuntzaren eta Internazionalizazioaren Ikuspegitik Unibertsitate Masterra. Finantza Administrazioko praktikak
- Iñigo Salaverri Esturo. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua. Enpresa Zuzendaritza Berrikuntzaren eta Internazionalizazioaren Ikuspegitik Masterra. Finantza Administrazioko praktikak
02/ Misioa gauzatzea
Gaitasunak,
elkarte gisa
Euskampus Fundazioak, elkarte gisa, askotariko gaitasunak biltzen ditu, behar-beharrezkoak bere misioa betetzeko:
03/ Egin lan gurekin
Gurekin lan egin
nahi duzu?
Nazioartean indar handia duen ikerketa kolaboratiboko proiektu batean parte hartzeko aukera izango duzu.
Diziplinarteko talde batean sartuko zara, edo Fundazioaren core taldean sartu ahal izango zara, Euskampusen misioari jarraikiz ko-kreazio eta lotura funtzioak garatzeko.
Jendeak bere lanaz gozatzea nahi dugu, eta beren ibilbide profesionala ahalik eta gehien garatzea. Lana pasio bihurtzen da diziplinarteko eta eragile anitzeko elkarlana katalizatzen duen entitate honetan. Entitateak bere bazkide estrategikoen baterako lidergoa sustatu nahi du lurraldearen garapenean eta nazioarteko proiekzioan, erronka globalei balio sozioekonomiko handia duten erantzun lokalak emanez.
Lan eskaintza: Hedabideen arlorako arduraduna Kultura Zientifikoko eta Berrikuntza Unitatean eta Komunikazio eta Disenu arduraduna Agirre Lehendakaria Centerren
-
Hedabideen arlorako arduraduna Kultura Zientifikoko eta Berrikuntza Unitatean
Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Tecnalia Fundazioak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Bordeleko Unibertsitateak (UB) bultzatzen duten irabazi asmorik gabeko erakundea da Euskampus Fundazioa. Fundazioak Kazetaritzan edo antzeko titulazioan graduatutako profesional bat behar du, hedabideen arloko arduradun gisa lan egiteko Kultura Zientifikoko eta Berrikuntza Unitatean.
Eginkizunak:
Hautatutako pertsonak, besteak beste, zeregin hauek bete beharko ditu:
- Prentsa oharren, copy-ak, dibulgaziozko artikuluak, eta abar.
- Hedabideekin harremanak kudeatu.
- Komunikazio arloko estrategiaren diseinua eta kudeaketa.
- Datuen analisia eta kudeaketa.
Eskakizunak:
- Kazetaritzan edo antzeko arloan graduatua eta zientzia-kazetaritzan espezializatua edota Zientzien arloko graduren bat eta komunikazioan espezializatua.
- Bi urteko esperientzia izatea komunikabideetan edo komunikabideekin lanean.
- Hizkuntzak: euskara eta gaztelania (maila altua idatzizkoan zein ahozkoan).
- Zientzia-komunikazioan esperientzia.
- Ahozko eta idatzizko komunikaziorako gaitasuna.
- Esperientzia onlineko komunikazioan.
Kontuan hartuko dira ere:
- Hizkuntzak: ingelesa.
- Pertsona autonomoa eta erabakiak hartzeko gaitasuna izatea.
- Taldean lan egiteko gaitasuna.
Eskaintza:
Lanaldi osoan berehala hastea (40 ordu astean). Jardun mistoa: telelana eta bulegokoa (Bilboko egoitzan). Komunikazio zientifikoaren arloan diziplina anitzeko lan-ildoak dituen unitate batean parte hartzea.
Interesa dutenek curriculuma eta aurkezpen-gutuna bidali beharko dituzte jobs@euskampus.eu helbide elektronikora, #ucci24 erreferentziarekin, 2024ko abenduaren 20a baino lehen.
-
Diseinu eta komunikazio arduraduna Agirre LehendakariaCenterren
Agirre Lehendakaria Center (ALC) Gizarte Berrikuntzako laborategi bat da, Euskampus Fundazioaren barruan. Laborategiaren egitekoa Berrikuntza Sozialeko Plataformak diseinatzea, ezartzea eta ebaluatzea da, nazioarteko hainbat erakunde eta organismorekin elkarlanean (PNUD, La Caixa Banku Fundazioa, Eskubide Sozialen eta 2030 Agendaren Ministerioa, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Aldundia eta abar). Giza garapen jasangarriaren eredu berriei buruzko ikerketaren eta esperimentazioaren arloan aritzen gara. Une honetan, tresna digital berriak garatzen ari gara zentroan, erronka sozial konplexuei elkarlanaren bitartez aurre egiteko. www.agirrecenter.eus
Irismena: Diseinuko eta komunikazioko estrategia integral bat diseinatzea, inplementatzea eta ebaluatzea ALCrako.
- Lantokia: EHU/UPV Leioa.
- Lanaldia: osoa
- Modalitatea: aurrez aurrekoa
- Hasiera: 2024ko abenduan (6 hilabeteko probaldia hasieran)
Eginkizun orokorrak:
- Diseinua. Dokumentuen, txostenen, materialen, datuak bistaratzeko infografien eta beste euskarri batzuen diseinu grafikoa, aurrez zehaztutako ildo grafiko eta marka batean oinarrituta.
- Idaztea. K aldizkaria argitaratzen laguntzea (testuak editatzea, idazleak kudeatzea, posta-bidalketaren koordinazio orokorra, aldizkaria aurkezteko ekitaldia eta abar).
- Webeko edukiak 3 hizkuntzatan idaztea astero.
- Urteko memoriak 3 hizkuntzatan idaztea.
- Beste euskarri batzuetako edukiak sortzea. Bideoak, podcastak, argazkiak eta abar.
- Mantentze-lana. Komunikazioko tresna eta kanalak 3 hizkuntzatan kudeatzea (sare sozialak, hileko newslettera, beste batzuk)
- Kudeaketa. Ekitaldiak antolatzea eta koordinatzea.
Baldintzak:
- Goi-mailako unibertsitateko titulua kazetaritzan, ikus-entzunezko komunikazioan, filologian, filosofian edo publizitatean, arte ederretan.
- Ahoz eta idatziz komunikatzeko trebetasunak, idazteko, adierazteko eta analisirako gaitasun handia.
- Hizkuntzak: gaitasun osoa, ahoz eta idatziz ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz (egiaztatuta).
- Diseinu grafikoa: Adobe Ilustrador, InDesign, WordPresseko Elementor menderatzea, web-diseinuan frogatzeko moduko esperientzia.
- Argazki, bideo eta audioak ekoizteko eta editatzeko gaitasunak.
- Office paketea, MailChimp, Adobe Ilustrador eta audio, bideo eta argazkiak editatzeko programak.
Kontuan hartuko diren alderdiak:
- Beste hizkuntza batzuk jakitea edo ezagutzea: frantsesa, alemana, beste batzuk.
- B motako gidabaimena
- Malgutasuna, harremanetarako gaitasuna, proaktibitatea eta ikasteko prestasuna.
Interesdunek jarraian aipatuko ditugun dokumentuak posta elektroniko bidez bidali beharko dituzte, abenduaren 14a baino lehen (egun hori barne), lierni@agirrecenter.eus helbidera, erreferentzian honako hau jarrita: komunikazioa eta diseinua.
Zehazki, dokumentu hauek bidali behar dituzte:
- Curriculuma.
- Aurkezpen-gutuna, lanposturako motibazio pertsonalak azalduta. Gutunaren helburua ALCn lan egin nahi duten pertsonak hobeto ezagutzea eta zer bilatzen duten jakitea da, baita hautagaien idazmena baloratzea ere.
- Lanen portfolioa: argitalpenak, diseinuko piezak, ikus-entzunezko piezak, idazkiak.