Urriaren 28 eta 29an Euskampus-Bordeaux Eguna 2021 egingo da Donostian, Tabakalera eraikinean.
ZOOM BIDEZ jarraitzeko esteka eta pasahitza:
ID: 847 4067 9500
Pasahitza: 861379
Aurten, 2021ean, jardunaldi presentziala egin ahal izango dugu baina, osasun kontuak direla eta, 150 pertsonara mugatuko dugu edukiera. Bertan egongo dira Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ordezkariak, Bordeleko Unibertsitatekoak, TECNALIakoak, Donostia International Physics Center (DIPC) zentrokoak, eta Euskampus Fundazioko gainerako patronoen ordezkariak, bai eta euskal erakundeetako eta Akitania Berriko ordezkariak ere, eta aipatutako erakundeetako irakasle-ikertzaileak zein ikasleak. 2020. urteko edizioan bezala, ekitaldia online emango da, UPV/EHUren Uda Ikastaroetako azpiegitura eta esperientzia baliatuta. Lankidetza estrategikoa ezarri da berriz ere aipatutako ikastaroekin, jardunaldia antolatu eta aurrera eramateko.
Edizio honetan programa berritzaile bat diseinatu da, eta bertaratutakoen parte hartzea aktiboa izango da hainbat saiotan. Besteak beste, ikasleek eta ikertzaile juniorrek 180 segundotan aurkeztuko dituzte proiektuak. Formatu zatitua planteatu da, jardun erdiko bi egun, denbora gehiago izateko harreman sozialetarako. Hori dela eta, normaltasun berriaren baitan, Euskampus-Bordeaux Eguna aurreko edizioetako topaleku eta lagunarteko gune gisa bizi ahal izango da. Era berean, aberastasun multilinguistikoaren eta multikulturalaren aldeko apustuari eutsiko zaio; izan ere, parte hartzaile bakoitzak erosoen sentitzen den hizkuntzan jardun ahal izango du, eta hizkuntza hori erabili harremanetarako (hiru hizkuntza ofizialak: euskara, frantsesa edo gaztelania; eta ingelesa, lingua franca gisa).
2021eko Euskampus Bordeaux Egunaren programa
2021eko urriak 28 eta 29, Tabakaleran, Donostian
Informazio praktikoa:
Egunak eta iraupena: urriaren 28tik urriaren 29ra, 12: 00etatik 14: 30ra (2 lanaldi erdi)
Lekua: Tabakalera International Centre for Contemporary Culture
Andre zigarrogileak plaza, 1
Donostia
- Hizkuntzak: aldi bereko interpretazioa duten jardunaldi eleanitzak, euskara eta gaztelaniatik frantsesera eta frantsesetik euskara eta gaztelaniara. Ingelesa lingua franca gisa erabiliko da, eta ez da aldi bereko itzulpenik egingo hizkuntza horretan.
- Garraioa: Donostiarako garraioa eskainiko da autobus ofizialetan; hilaren 28an irtengo da Bordeletik, Baionatik, Leioatik eta Gasteizetik, eta hilaren 29an itzuliko da.
- Ekitaldiaren Formatua: aurrez aurrekoa, 150 lagunentzako edukiera mugatua. Osoko bilerak streaming bidez emango dira.
Urriak 28
- 11: 30-12: 00: harrera (gosaria eskainiko da)
- 12: 00- 13:00: 2021eko Euskampus Bordeaux aurrerapenen irekiera instituzionala eta proietuen birpasa (osoko bilkura + streaming bidezko emanaldia)
- 13: 00-14: 30: luntxa
- 14: 30-16: 30: "Proiektuak mugaz gaindiko testuinguruetan, eleaniztunetan, kulturartekoetan" (mintegia taldeka egingo da)
- 16: 30-18: 30: bisita gidatua Chillida Lekun
- 18: 30-20: 30: aisialdia
- 20: 30-22: 30: afari ofiziala
Urriak 29
- 9: 00-9: 30: harrera
- 9: 30-10: 30: "Mi proyecto en 180 segundos Euskampus Bordeaux". Bi unibertsitateetako 10 ikaslek tesi edo master proiektua aurkeztuko dute 3 minututan frantsesez, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez (osoko bilkura + streaming bidezko emanaldia)
- 10: 30-12.45: "Proiektuen plaza/Plaza de proyectos/Le carrefour des projets". Talde txikietan antolatutako parte-hartzaileek Euskampus Bordeaux proiektuak ezagutzeko ibilbide parte-hartzailea egingo dute koordinatzaileen eskutik.
- 12: 45-13: 15: itxiera ofiziala (osoko bilkura + streaming bidezko emanaldia)
- 13: 15-14: 15: agurreko luntxa
HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN
eta gure azken berriak posta elektronikoz jasoko dituzu