Marta Barandiaran
Directora de ENLIGHT European University
Marta Barandiaran Landin (Santander, 1968) Arte Ederretan lizentziaduna da, Pintura espezialitatean (1991) eta Zaharberritzea espezialitatean (1992). Arte Ederretan doktorea ere bada (1997), eta Haur Hezkuntzako espezialitateko irakasle titulua ere eskuratu du (2011), amaierako kalifikazioan ezohiko saria jasota, gainera. 1999az geroztik irakasle titularra da Arte Ederren Fakultateko Pintura Sailean. Arte Ederren Fakultateko idazkaria (1996-1997) eta Pintura Saileko idazkaria (2000-2001) izan da. 2013tik 2017ra, UPV/EHUko Nazioarteko Mugikortasuneko zuzendaria izan da. Halaber, Kultura Ondareen Zaintza eta Zaharberritzea doktorego programaren arduraduna izan da (2004-2007). Ikerketako seiurteko bat du, eta 2 doktorego tesiren zuzendarikide izan da. ANEP eta beste agentzia batzuetan proiektuak ebaluatzen ditu. 4 ikerketa proiektu zuzendu ditu, eta beste 14 proiektutan parte hartu du (autonomikoak, estatukoak eta Europakoak). Patente baten, aldizkari zientifikoetako 12 argitalpenen, 3 liburu kapituluren, 2 libururen (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez argitaratuak) eta biltzarretarako 25etik gora argitalpenen egilea da. IkasGura: hezkuntza aldaketa unibertsitatean ikerketa taldeko kidea da (UPV/EHUk aitortutako taldea). ERAGIN: Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza izeneko programako tutorea izan da (2011-2015). Ebaluazio bikaina jaso du Docentiaz programaren bi deialditan.
Ez dago emaitzarik.