• Albisteak

Blue Skills sektoreari buruzko Atlantikoko Mintegi Nazional Birtuala

2020ko maiatzaren 22an, Atlantikoko Mintegi Nazional Birtuala egin zen, "Ekonomia urdinaren arloko prestakuntza eta gaikuntza" gaiari buruzkoa. Bertan, Espainiako egoera aztertu zen, "Blue skills" edo ekonomiaren sektore horretarako eskumen espezifikoak garatzeari dagokionez. Mintegiaren ardatza ereduzko lau proiekturen aurkezpena izan zen, Ocean i3k bertan parte hartu zuelarik.

Mintegia, Atlantikoko Ekintza Planari Laguntzeko Mekanismoak antolatu zuen, Espainiako Hub Nazionalaren bidez (Marta Pascual doktorea), eta Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioaren eta Espainiako Gobernuko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren arteko lankidetza izan zuen, Atlantikoko Ekintza Planaren koordinatzaile nazional gisa.

Mintegiak gai garrantzitsuak planteatu zituen Ekonomia Urdinaren garapenean aurrera egiteko, hala nola "Blue Skills" en egungo egoera Espainian, zer ahalegin egiten ari diren gaitasun horiek lortzeko; zer prestakuntza eta trebakuntza gaitasun lortu behar diren; eta gure herrialdean Ekonomia Urdina jasangarria eta eraginkorra lortzeko trebetasunak eta gaitasunak benetan gara daitezkeen ala ez eztabaidatu zen.

Mintegiak Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioko, Lara Ventas Navalón eta Jaime del Olmoko Atlantic Action Planeko (AAP) koordinatzaile nazionalen ongi-etorria izan zuen; Jose Maria Solano Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko AAPko koordinatzailearekin eta Marta Pascual Espainiako Hub Nazionaleko ordezkariarekin batera, azken horrek bilera gidatu baitzuen.

Igor Campillo, Euskampus Zuzendaria  eta Julieta Barrenechea, Euskanpus kideak,  eta  Ocean i3 proiektuko arduradunak aurkeztu zuten proiektua mintegiko 100 lagunen aurrean. Ocean i3 hezkuntza, enplegagarritasuna eta ekintzailetza ardatzeko proiektua da, Euskanpus-Bordele Mugaz Gaindiko Campusaren esparruan, eta 2020ko urtarriletik aurrera Interreg POCTEFA Europako Programaren finantzaketa du. 

Parte hartu zuten beste hizlari batzuk hauek izan ziren: Rosa Fernández Otero, CETMAR Fundazioko Itsasoko Teknologia Zentroko Teknologiaren Sustapen eta Transferentzia Arloko burua eta ErasmusMates proiektuko korrdinatzailea; Nadia Moalla Gil, Espainiako Arrantza Konfederazioko (CEPESCA) Proiektu eta Berrikuntza arduraduna; eta Juan Vidal Pérez, zeinak Emporia 4KT proiektua aurkeztu zuen CEIMAR campusetik. 

Hurrengo estekan mintegiaren laburpen-dokumentua agertzen da, eta bertan agenda, bertan dauden erakundeen zerrenda eta emaitzak agertzen dira. Gazteleraz, eta Ingelesez.

Hemen klikatuz, mintegiko hizlarien aurkezpen guztiak aurkituko dituzu.

Mintegiari buruzko informazio sakonago bat izateko, klikatu hemen mintegiaren grabazioa ikusteko.

 

Partekatu

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN

eta gure azken berriak posta elektronikoz  jasoko dituzu

Pribatutasun politika onartzen dut.