EmpACT i3 EMplegagarritasuna impAKTuarekin
Zer da EmPACT i3?
«EMPlegagarritasuna impAKTuarekin», unibertsitateko diziplinarteko ikasleak, irakasleak eta eragile publiko zein pribatuak bere baitan batzen dituen proiektua da. Honen helburua da etorkizuneko profesionalen jakintzak eta gaitasunak garatzea inpaktu bat sortzeko Akitania Berria-Euskadi mugaz gaindiko lurraldeko trantsizio-erronketan.
EmPACT i3k 80 lankidetza-proiektu gauzatuko ditu, mugaz gaindiko erakundeetan ikasleak mugitzeko aldi bat barne.
Proiektuaren balioa guztira: 691.328 euro.
REDER-en aurrekontua: 449.362,60 euro.
"EmPACT i3 proiektua % 65ean kofinantzatu du Europar Batasunak, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez".
Ze esparru jorratzen dira?
Hiru esparru landuko dira, beti ere Erronketan oinarritutako Hezkuntza (CBE-Challenge Based Education) oinarri izanik:
- Ozeanoen osasun eta jasangarritasuna,plastikoen kutsadura abiapuntu izanik
- Itsas energia berriztagarriak
- Ekonomia zirkularra
Zer esan nahi du EmPACT i3 komunitateko kide izateak?
Ikasleek erronkekin harremanetan dauden proiektuak garatuko dituzte, beti ere irakasleen laguntzaz, eta haien ikerketarekin lotua dagoen mikroproiektu bat hasiko dute, mugaz gaindiko entitate batekin elkarlanean egingo dena.
Aukera izango dute entitate horretan aste bateko mugikortasuna egiteko, mugaz gaindiko lan-kultura eta inguru soziokulturala ezagutu ahal izateko. EmPACT i3 komunitateak, gainera, parte hartuko du mugaz gaindiko kulturarteko 3 workshop eleanitzetan. Oraingo honetan, ikasleek, irakasleek eta lurraldeko eragileek haien proiektuen aurrerapenak eta mugikortasunean bizitakoa partekatuko dute, eta eraikiko dute trantsizio-erronkei buruzko diziplina anitzeko eta mugaz gaindiko ikuspuntu orokorra.
EmPACT i3 proiektuak inpaktu handiko formakuntzak eskaintzen dizkie ikasleei, eta prestatzen dituzte etorkizunean mugaz gaindiko trantsizio-erronketan inpaktua duen enplegarritasuna izateko. Trantsizioetan inpaktua duen enplegagarritasuna hiru bideetatik sustatzen da:
- lurraldearen jakintza eta gaitasun beharrei buruzko ikuspuntu partekatua,
- trantsizio arazoei aurre egiteko orientazio profesionala ikasleen eta entitateen arteko elkarlanaren bidez mikroproiektuetan,
- jakintzen eta gaitasunen berrikuntza entitateen baitan ikasleen ikerketa proiektuetan oinarrituta.
Zergatik i3?
Proiektua Euskal Herriko Unibertsitateak UPV/EHUk, Bordel-Akitania Berriko Unibertsitateak eta Euskampus Fundazioak elkarlanean garatzen dute, Campus Euskampus Bordeaux aliantza estrategikoaren markoan eta POCTEFA VI (2021-2027) Interreg Programaren finantziazioarekin.
Ocean i3 proiektua du abiapuntu proiektu berri honek. *i3k erreferentzia egiten dio:
- Ikaskuntza,
- Ikerkuntza,
- Iraunkortasuna leloari,
Euskal Herriko Unibertsitateko hezkuntza eredua dena.