Ocean i3
Lurralderako eta ozeanoen jasangarritasunerako hezkuntza berrikuntzako unibertsitate proiektua.
Ocean i3-ri buruz
Ocean i3 proiektua ozeanoetan plastikoek eragiten duten kutsaduraren erronkara bideratuta dago, eta mugaz gaindiko euskal-akitaniar kostaldean kutsadura murrizten laguntzea du misio. Ocean i3 izenak euskaraz i-z hasten diren hiru hitzi egiten die erreferentzia: Ikaskuntza – Ikerketa – Iraunkortasuna.
Hezkuntza berrikuntzako proiektu bat da, eta unibertsitateko ikasleengan zeharkako gaitasunak garatzea du helburu, Research Based Learning oinarritzat duten metodologietatik abiatuta, eta Garapen Jasangarriko 2030eko Helburuekin (RBL-GJH) lotutako erronketara bideratuta.
Ocean i3 proiektuak “Mission-Oriented Research and Innovation” ikuspegia du (Mazzucato, 2018), eta Civic University gisa gauzatzen ari da (Godard et al., 2012). Ikasleek ikuspegi horren inguruan egiten dituzten ikerlanak, proiektuak eta praktikak antolatzean datza, elkarlana eta ezagutzen eta soluzioen baterako eraikuntza mobilizatuz, sektore publiko eta pribatuetako eta gizarte zibileko lurralde eragileen arteko elkarlan estuaren bidez. Diziplinartekotasunarekin, sektore arteko ikuspegiekin, arazoen ikuspegi sistemiko eta integratuarekin eta GJH balioen integrazioarekin erlazionatutako gaitasunak garatzen dira, baita egoera eleaniztunak eta kulturartekoak kudeatzeko gaitasunak ere.
“Bordeaux-Euskampus Campusa” lankidetzaren esparruan garatzen da. Haren bidez, Bordeleko Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak jarrera bat hartzen dute ekonomia urdinari dagokionez, baita “Ocean Experiences” mugaz gaindiko eta euroeskualdeko espezializazio estrategia adimendunari dagokionez ere (zeinak irristaketa eta ekintza kirolen sektoreko eragileak elkartzen eta mobilizatzen baititu). Ocean i3 proiektua Ocean Expériences Campusa - Sokoako Gotorlekua izenekoaren jardunetako bat da. Proiektua 2015ean sortu zuten bi unibertsitateek, eta, haiekin batera, Aglomération Pays Basque (Polo sud) izenekoak (Ocean Experiences estrategiak eta prototipoetarako Halle Creativa-FABlab-ek diseinatutako berrikuntza ekosistemaren 3 oinarrietako bat) eta Ocean LivingLab-ek (produktuen azterketa eta aire zabaleko laborategia).
Últimas novedades
- Albisteak