Proiektuetarako laguntza
Euskampus Fundazioko taldeak Euskampus-Bordeaux Campuseko askotariko esparruetako eskaerei arreta etengabea eskaintzen die (helpdesk deritzonaren bidez), kasuan kasuko zuzendaritza eta/edo erakunde eskudunetara bideratuta.
Euskampus Fundazioaren rola
- Zenbait Euskampus-Bordeaux talderen dinamizazioa.
- Euskampus-Bordeaux Campusaren estrategiaren zabalkundea.
- Bazkideen artean lotura handiagoa lortzea.
- Euroeskualderako balio erantsi handia duten proiektu bereziak identifikatzea eta zabaltzea.
Aipatutako lanez gain, Euskampus Fundazioko taldeak Euskampus-Bordeaux Campuseko askotariko esparruetako eskaerei arreta etengabea eskaintzen die (helpdesk deritzonaren bidez), kasuan kasuko zuzendaritza eta/edo erakunde eskudunetara bideratuta.
Gehienbat Akitania Berriko (Bordeleko unibertsitate poloa) edo Euskadiko (EHU, Tecnalia, BERC guneak, CIC guneak, etab.) ikertzaile edo ikasleen eskaerak dira. Programak eskaintzen dituen aukeretan interesa dute, eta eskaerok ikerketa edo prestakuntza proiektuak sortzeari daude lotuta, hala nola kideen bilaketari, finantzaketa lortzeari, deialdien gainean informatzeari, eta jarduera akademikoarekin edo ikerketa jarduerarekin erlazionatutako gainerako informazio espezifikoa jasotzeari.