- Albisteak
EUSKAMPUS BORDEAUX EGUNA 2021 eta Parkinson gaixotasuna ikertuko duen Mugaz Gaindiko Lankidetza Laborategi berri baten jaurtiketa
2021eko Euskampus Bordeaux Eguna ospatu zen Tabakaleran, Donostian. Topaketan, Lankidetzarako LTC berri bat aurkeztu da. ComorPD izeneko laborategi berri honek Parkinsonen gaixotasuna aztertuko du
ComorPD (Laboratory for Transborder Cooperation in Non-motor CoMorbidities in Parkinson's Disease) laborategi berri honek Parkinsonen gaixotasuna aztertuko du, zehazki, gaixotasunak eragindako konplikazio motor eta ez-motorren (mugimendu-arazoak eta alterazio neuropsikiatrikoak, besteak beste) .oinarri neuronalak deszifratzea bilatuko du. Proiektuaren arduradunak UPV/EHUko Cristina Miguélez eta Bordeleko Unibertsitateko Jérôme Baufreton dira. Mugaz Gaindiko Lankidetza Laborategiak Euskal Herriko eta Bordeleko ikerketa-taldeek elkarrekin lan egitea eta emaitza zientifikoen balio erantsia handitzea ahalbidetzen duten egiturak dira. Laborategi honekin, osasun arloko lehena, dagoeneko bost LTC martxan daude. Beste lauek eskala kuantikoko kimika-fisikan, fabrikazio aurreratuan, matematika aplikatuan eta hormigoi jasangarrietan ikertzen dute.
Aurten, Euskampus Bordeauxek Donostian, Tabakaleran, egin du bere komunitatearen topaketa, aurrez aurre, formatu berritu batean. Urriaren 28an eta 29an egin den bi lanaldi erdiko programan parte hartuko duten guztien interakzioa eta parte hartzea sustatu da.
Topaketaren bideo laburpena
Hamar urteko ibilbidearekin, Euskampus Bordeaux Eguna 21 une pribilegiatua izan da baterako mugarri nagusiak errepasatzeko, komunitate honen ezaugarriak balioesteko eta mugaz gaindiko lankidetzen ondorioz garatzen diren 20 proiektu enblematiko baino gehiago bateratzeko.
“Goranahi handiagoa izan behar dugu, ezagutza eta berrikuntza lurraldearen benetako ardatz bihur daitezen”, adierazi zuen Tuñon de Larak.
Ekitaldian, osoko bilkurak (streaming bidez zabalduko dira publiko zabalago batentzat), parte hartzeko tailerrak (edizio honetako berritasuna) eta topaketa sozial eta kulturalerako uneak izan dira. Programaren berritasun hori aurreko edizioetako parte hartzaileen eskaerari erantzuteko sartu da; hau da, espazio batean interakzioan aritzeko aukera jasotzea, elkar hobeto ezagutzeko, topaketa testuinguruan kokatzeko eta lankidetza sareak ehuntzen jarraitzeko; azken batean, harreman pertsonal-profesional irmoetan oinarritzen dira horiek. Pertsonak dira mugaz gaindiko lankidetzaren etorkizuna eraikitzen dutenak, eta erakundean uste dugu garrantzitsua dela gizarte kohesio multikultural, eleaniztun eta diziplinartekorako espazioak partekatzea.
Irudian, partehartzaileak dinamikan
Batera sortzea eta konektatzea, guztion onerako da Euskampusen goiburua, eta une pribilegiatua da hau Euskampus 2016az geroztik diziplinaz gaindiko lankidetzari buruz egiten ari den hausnarketaren fruitua praktikan jartzeko. Diziplinen eta proiektuen arteko elkarrekiko aberaste espazio horrek jarduera esperimental baten itxura hartu du, eta espero dugu baterako proiektu bati aurre egiteko orduan ikuspegi desberdinen artean sortzen den sinergia egiaztatu ahal izatea. Ziur gaude kalitatezko diziplinaz gaindikotasunak ikaskuntza, konexio eta proiektu berrien espiral birtuosoa sortzen duela.
Azkenik, aipatu behar da aurtengo edizioan jarduera ludiko-kultural bat egin ahal izan dela, Chillida Leku Museoan. Parte hartzaileek bisita gidatu bat egin dute museo paregabe batean –artelan handi bat da–. Bertan, arteak eta naturak euren kabuz egiten dute bat, modu naturalean. Eskulturak paisaiarekin bat egiten dute, betitik izango balira bezala haren parte. Lorategian, pagoak, haritzak eta magnoliak altzairuzko eta granitozko eskultura monumentalekin batera bizi dira, elkarrekin; ingurumenarekin elkarrizketa perfektua izateko moduan kokatuta daude eskulturak. Pertsonek artearekin eta naturarekin interakzioan egoteko une liluragarri bat izan da.
Itxiera-saioan, honako hauek izan dira hizlariak: Eva Ferreira, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea; Manuel Tuñon de Lara, Bordeleko Unibertsitateko errektorea; Ricardo Diez, DIPCeko zuzendaria; Jesús Valero, Tecnaliako zuzendari nagusia; Miren Artaraz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria; eta Mathieu Bergé, Akitaniako Unibertsitate Berriko kontseilari ordezkaria. Jarraian, Manuel Tuñon de Lara omendu dute. Bordeleko Unibertsitateko errektore gisa, mugaz gaindiko campusaren proiektua bultzatu zuen hasieratik, eta orain bere azken agintaldia amaitzen ari da.
“Goranahi handiagoa izan behar dugu, ezagutza eta berrikuntza lurraldearen benetako ardatz bihur daitezen”, adierazi zuen Tuñon de Larak, Kresala taldeko dantzari bikote baten emanaldiaren ondoren.
Donostiako Orfeoiaren emanaldi bikain batek amaiera eman zion topaketari, euskal arte eta kultura, abangoardiako mugaz gaindiko ikerketarekin lotutako hitzordu honetan.
HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN
eta gure azken berriak posta elektronikoz jasoko dituzu