• Albisteak

Euskampus Fundazioak 2022ko Euskampus 2.0 Misioak programa abiarazi du.

Euskampus Misioak programak ikerketa-, prestakuntza- eta berrikuntza-gaitasunen sare bat sortzeko sortu dira, eta horiek ekintza koordinatuetan parte hartuko dute misio-eremu jakin batzuetan misio espezifikoak definitzeko.


Deialdi berri honen helburua da elkarlaneko proiektuak sustatzea, Adimen Artifiziala funtsezko garapen-faktorea izan dadin osasun pertsonalizatuaren, ekonomia zirkularraren eta kontsumo arduratsuaren, gizarte inklusibo eta aurreratuaren eta energia garbiagoen arloetan.

Bi proiektu-modalitate aurkeztu ahal izango dira, «Ikerketa eta berrikuntza kooperatiboa» edo «Hezkuntza Berrikuntza», eta deialdian argitaratutako gutxieneko baldintza batzuk bete beharko dituzte.

Adimen Artifizialeko balizko kolaboratzaileekiko bilaketa eta konexioa errazteko, EAAguneko Gaitasunen Mapara jo daiteke (Euskampus Komunitatea AAn). Bertan daude AA neurri handiagoan edo txikiagoan garatzen, sortzen edo aplikatzen duten Euskampus erakundeetako ikerketa-taldeak. 

Sartu hemen programaren deskribapen osoa eta proposamen-formularioa aurkitzeko. 

Proposamenak maiatzaren 20ko 17:00ak arte bidali daitezke honako posta helbide honetara: misiones@euskampus.eu.

 

Partekatu

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN

eta gure azken berriak posta elektronikoz  jasoko dituzu

Pribatutasun politika onartzen dut.