Iraganeko programak
Euskampus Jakintza Guneen Komunitatea ezagutza eta berrikuntza ekosistema gisa konfiguratzen da, printzipio sortzaile gisa eragile desberdinen arteko kosorkuntza oinarritzat hartuta.
Euskampus Jakintza Guneen Komunitatea
Euskampus Jakintza Guneen Komunitateak erronka sozial eta globalei erantzutea du helburu, trebakuntzako, ikerketako eta berrikuntzako jardun kooperatiboen bidez (diziplinartekoak eta eragile anitzekoak).
Jakintza Guneen dinamikaren barruan, Euskampusek UPV/EHU, Tecnalia eta DIPCren arteko lankidetza sustatzen eta babesten du, beste unibertsitate eragile, teknologia zentro, ikerketa zentro, institutu biosanitario eta enpresa eragile eta gizarte zibileko eragileekin batera, lau ardatz nagusitan:
- Eragileen arteko konexioa.
- Nazioarteko graduondokoetako ikerketa eta trebakuntza proiektuak indartzea.
- Ikertzaile berriak babestea.
- Gizartera transferitzea eta zabaltzea.
Gainera, hauek bi ardatz osagarritzat hartzen dira:
- Lehen lankidetzei laguntza ematea (harreman hasi berriak eta gorabidean dauden proiektuak, bikaintasun, nazioartekotze eta transferentzia potentzial handikoak).
- Administrazioarekin koordinatzea, ikerketa eta berrikuntza politikak sustatzeko.
6 arlo handi, 6 Guneren bidez:
Euskampus Jakintza Guneen Komunitatea 6 arlo handitan ardaztuta dago, 6 Guneren bidez:
Data Sciences
Itsasoko energia berriztagarriak
Lurralde jasangarria eta osasungarria
Osasun zientziak eta teknologiak
4.0 industria
Material berriak
6 Jakintza Gune horiek ezin hobeki lerrokatuta daude Euskal Autonomia Erkidegoko Espezializazio Adimendunaren Estrategiako lehentasunekin. Horrez gain, IdEx Bordeaux-en esparruan, Bordeleko Unibertsitateko bikaintasun klusterrekin eta haren bazkideekin elkarlanean aritzeko ahalmen handia duten arloan dira.
Euskampus Fundazioaren eginkizuna
Euskampus Fundazioak lan ideia eta ildo komunak agertzea dinamizatzen du, gaitasunak aktibatzen ditu, eta Jakintza Guneak etengabe eta aldi berean babesten ditu. Lan hori guztia zabaltzeko eta kudeatzeko, Euskampus Fundazioak idazkaritza tekniko eta eragile dinamizatzaile gisa dihardu, eta funtzio bikoitzarekin kudeatzen du Jakintza Guneen Komunitatea:
- Alde batetik, Komunitatearen eragile dinamizatzailea da, eta, berariaz, entitate parte-hartzaileetako ikertzaileekin lan egiteaz arduratzen da, kosorkuntzako metodologien bidez, 2020ra bitarteko esparru estrategikoak eta jardunen agendak ezartzeko eta Guneen segimendua, kontrola eta ebaluazioa egiteko.
- Bestetik, “bazkide inbertitzaile” gisa dihardu, eta inbertsio funts bat kudeatzen du. Funts hori hazi kapitaleko funts gisa gauzatzen da, Guneetan jasotako jardunak gauzatzeko prozesua sustatzeko eta bizkortzeko. Haren errentagarritasuna entitate parte-hartzaileen aginte koadroetako adierazleak izango dira.
Inbertsio funts hau bigarren mailako finantzaketa iturri bat da, eta helburu bikoitza du:
- Finantzaketa publiko lehiakorra errazago erakartzea
- Finantzaketa publiko lehiakorra egun dauden finantzaketa tresnetan jasotzen ez diren ad hoc esku-hartzeekin osatzea.