• Albisteak

Juan Sebastian Elkanoren balentria erreferente gisa, Saltillo eskola-ontzian nabigatzen jakintasunaren alde

-

UPV/EHUko eta Bordeleko Unibertsitateko ikasleek hasi dute uztailaren 11tik 20ra Santurtzi eta Donibane Lohizune lotuko dituen joan-etorriko itsas bidaldia. Zeharkaldian, euskal itsasertzeko hainbat tokitan geldituko dira, herritarrei irekitako doako jardueretan parte hartzeko.

Uztailak 12an  ofizialki aurkeztu da Saltillo ontziak egingo duen zeharkaldia, UPV/EHUren eskola-ontzia. Hala, itsasontzia bihurtuko da "Una Universidad que mira al mar: navegando por el conocimiento en el buque escuela Saltillo" izeneko uda ikastaroaren egoitza berezia, helburutzat duena ezagutaraztea itsasoari begira UPV/EHUren unibertsitate ikasguneek zientziaren, prestakuntzaren eta dibulgazioaren alorrean egiten duten lana.  

Bilboko Itsasmuseumen eginiko aurkezpenean, Eva Ferreira UPV/EHUko errektoreak azpimarratu du unibertsitatearen eta itsasoaren arteko harremana: “Gure unibertsitateak lotura estua izan du beti itsas bizitzarekin. Bere historia osoan izan du lotura hori, nautikako ikasketen bidez, eta gaur egun ere lotura horrek jarraitzen du, beste gai batzuei lotutako ikasketen bidez: biologia, itsas baldintzak, kutsadura eta ozeanoetako baliabide naturalak modu arrazionalean eta jasangarrian ustiatzea. 

Irudian, Eva Ferreira UPV/EHUko eta Bordeleko Unibertsitateko ikasleekin, Saltillo itsasontizan.

 

Beste lehentasun batzuekin batera, jasangarritasuna da gure 2030 EHUagenda proiekturen oinarrizko irizpidea, jasangarritasuna itsasoak, ozeanoak eta itsas baliabideak erabiltzean, eta harrotasunez betetzen nau jakiteak agenda hori aitzindaria dela estatuan”.

Bestetik, Ricardo Barkala Bilboko Portuko presidenteak irakaskuntza praktikoaren garrantzia nabarmendu du, nautika alorreko jakintzari eta talentua erakartzeari dagokienez: “Ikastaro hau oso berezia da Bilboko Portuarentzat eta haren inguruko komunitate osoarentzat, irakaskuntza -irakaskuntza praktikoa bereziki- ezinbestekoa delako talentu berriak erakartzeko Bizkaiko eta Euskadiko ekonomiarentzat horren funtsezkoa den sektore honetara. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiogu UPV/EHUri, egitasmo interesgarri eta eder honengatik, gaitasun zehatz batzuk eskuratzeko aukera emango dielako ikasleei, beharrezkoak itsasoari lotutako ikasketetarantz bideratutako etorkizun profesional bat garatzeko”.

Itziar Alkorta Uda Ikastaroen zuzendari akademikoak balio berezia eman dio egitasmoaren berritasunari: "UPV/EHUren uda ikastaroak Saltillon ontziratuko dira esperientzia berri bat eskaintzeko gure ikasleei. Bordeleko Unibertsitatearekin batera antolatutako itsas zeharkaldi honek balioko du ikasteko nola zaindu itsasoa, UPV/EHUko adituen eskutik. Kai bakoitzean, hitzaldi bat eta bisita bat egingo dira, irekiak eta doakoak, hainbat gai zientifiko, historiko eta sozial aztertuz, abiapuntu direnak ozeanoen zaintza eta jasangarritasuna jorratzeko".

Mugaz gaindiko ikastaroaren lehen egun honetan, Xabier Alberdi historialariak Juan Sebastian Elkanori buruzko lehen hitzaldia eskaini du publikoari irekia eta streaming bidez emana. Alberdik hasierako kritika historiografikoa egiten, marinel handi horren mundu mailako ezjakintasunari buruzko xehetasun zehatzekin, eta Getariako "maisuaren" irudiari buruzko kontakizun interesgarri batera igaro da; izan ere, globoaren ingurabidea osatu zuen lehen pertsona izan zen Elkano, espedizioa burutu eta hasierako portura iristea lortu baitzuen, Sanlucar de Barramedara, 1522ko irailaren 6an, Victoria itsasontzian, bizirik atera ziren beste 17 pertsonekin batera.
 

Gainera, ikastaro hau kokatzen da  UNUM - Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroen programaren barruan, lehen edizioa egun berberetan egingo duena, Baionan.

Itsas bidaldiak hainbat geldialdi egingo ditu lehorrean (Portugalete, Mutriku, Donostia eta Donibane Lohizune), herritar guztientzako doako jarduera irekiak eta hitzaldiak eskaintzeko, gai askotarikoak landuko dituztenak: hala nola ozeanoen osasuna, biodibertsitatearen eta itsas-baliabideen kontserbazioa, energia sorkuntza olatuen bidez, akuikultura jasangarria, Euskal Herriaren ondare historiko ukigarria eta ukigabea, eta haren itsas kultura.

Jarduera irekiak izango dira:

Ikastaroaren programa: egin klik hemen

Jarduera irekiak lehorrean eta online zuzenean: informazio gehiago hemen

 

Partekatu

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN

eta gure azken berriak posta elektronikoz  jasoko dituzu

Pribatutasun politika onartzen dut.