naukas

KZU

Euskal gizartean ezagutza zientifikoa eta teknologikoa sustatzea.

KZUri buruz

Lurraldearekin interakzioan aritzeko dimentsio sozialean, Euskampus Fundazioak konpromiso berezia du komunikazioarekin eta kultura zientifikoarekin. Nazioarteko Bikaintasun Campus (CEI Euskampus) bihurtzeko proiektuaren etapatik, jardunen programa aberatsa sustatu du euskal gizartean kultura zientifikoa sustatzeko, garapen zientifiko eta teknologikoaren inplikazio sozialen pertzepzioa areagotzeko eta belaunaldi berrien sormena eta bokazio zientifikoa sustatzeko.

Horrekin batera, Euskampus Fundazioa Kultura Zientifikoko eta Berrikuntzako Unitate (KZU+b) gisa akreditatu zuen 2012an Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak (FECYT). Horrelako unitate gisa, Patronatuko entitateetako kultura zientifikoa eta berrikuntzakoa koordinatzen du.