Oferta de empleo -SINNERGIAK

LAN ESKAINTZA AZTERKETA POLITIKOAN ESPEZIALIZATUTAKO JUNIOR MAILAKO PROFESIONALA.

Sinnergiak Social Innovation Euskampus Fundazioan integratuta dagoela, irabazi- asmorik gabeko erakunde hori Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Tecnalia Fundazioak eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC) sortutakoa, pertsona bat kontratatu nahi du azterketa politikoaren esparruan kudeaketa- eta ikerketa-lanak egiteko.

Eginkizunak: Hautatutako pertsonak, besteak beste, eginkizun hauek izango ditu:

  • Jarduera politikoaren eremuko ikerketa konparatua, jarduera politikoa garatzen duten pertsonen ezaugarriak, balioak, gaitasunak, praktikak, motibazioak eta abar identifikatzeko arreta berezia jarriz.
  • Jarduera politikoaren berri ematen duten patroiak eta berezitasunak ulertzeko, galdetegiak egitea eta aztertzea.
  • Jarduera politikoari buruzko ebidentzietan oinarritutako dokumentazioa lantzea eta garatzea.

Baldintzak:

  • Zientzia Politikoetako gradua edo lizentziatura.
  • Masterra Gobernantza edo Ikasketa Politikoetan.
  • Esperientzia frogagarria azterketa politikoari buruzko ikerketan, nazioartean ere.
  • SPSS ezagutzak – azterketa estatistikoa
  • 26 urtetik behera

Eskaintzen da:

Berehala lanean hastea, obra- eta zerbitzu-kontratuaren bidez. Interesatuek curriculum vitaea eta aurkezpen-gutuna bidali beharko dituzte contact@sinnergiak.org helbide elektronikora, SINNERGIAK23 erreferentziarekin, 2023ko azaroaren 25a baino lehen.

 

Partekatu

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN

eta gure azken berriak posta elektronikoz  jasoko dituzu

Pribatutasun politika onartzen dut.