Oferta de empleo: Técnic@ Proyectos Internacionales

Euskampus Fundazioaren nazioartekotze arloan laguntza teknikoa ematea, hau da, goi-mailako hezkuntzaren, zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren arloko nazioarteko proiektuak garatzeko eta ezartzeko.

 

Eginkizunak

Euskampus Fundazioaren lantalde operatiboaren barruan, Nazioarteko Proiektuetako teknikariak laguntza emango du nazioarteko proiektuen bizi-ziklo osoan bete beharreko zereginak ezartzen. Aukeratutako pertsonak eginkizun hauek, besteak beste, bete beharko ditu:

  1. Europako proposamenak prestatzen eta aurkezten laguntzea, alderdi teknikoari nahiz finantzarioari dagokienez.
  2. Dirulaguntza akordioak prestatzeko prozesuan laguntzea.
  3. Dokumentazioa proiektuaren karpeta partekatuetara igotzea eta antolatzea.
  4. Lantaldeetan parte hartzen duten kideen zerrendak eguneratzea.
  5. Proiektuko bilerak antolatzen laguntzea eta horietan parte hartzea; proiektuko bileren aktak idaztea.
  6. Proiektuaren txostenak eta entregagaiak prestatzeko informazioa bildu, aztertu eta laburtzea.
  7. Deialdiak kudeatzen laguntzea, deialdiak diseinatzen eta abiarazten, ebaluazio prozesua kudeatzen eta hautatutako proiektuak/ekimenak abian jartzen laguntzea.
  8. Proiektuko ekitaldiak antolatzen eta diziplina arteko eta baterako sorkuntzako eragile anitzeko lankidetza dinamikak bideratzen laguntzea.
  9. Irakasleak, ikertzaileak, teknikariak, teknikari laguntzaileak eta zerbitzutako teknikariak prestatzeko eta gidatzeko saioak antolatzen laguntzea.
  10. Komunikazioko, zabalkundeko eta ezagutarazteko jarduerak diseinatzeko eta antolatzeko lanetan laguntzea, baita proiektuaren webguneak eguneratzen ere.

Baldintzak

  • Goi-mailako unibertsitateko prestakuntza.
  • Hiru urteko esperientzia egiaztatua antzeko lanpostu edo eginkizunetan. Europako proiektuen (Horizon Europe, Erasmus+, INTERREG...) kudeaketan aurrez esperientzia izatea baloratuko da.
  • Europako finantzaketaren printzipioak eta arauak ezagutzea.
  • Hizkuntzak: ingelesa eta gaztelania maila handia, bai ahoz, bai idatziz. Frantsesa eta euskara jakitea baloratuko da.
  • Tokiko eta nazioarteko bilera, topaketa eta ekitaldietara joateko prestasuna.

Las personas interesadas deberán enviar un currículum vitae y carta de presentación a la dirección de correo electrónico jobs@euskampus.eu con la referencia #euskampus_tecnico/a internacional, antes del 3 de abril de 2024 a las 17:00.

Ikusi eskaintza osoa hemen.

Partekatu

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN

eta gure azken berriak posta elektronikoz  jasoko dituzu

Pribatutasun politika onartzen dut.