Euskampus Fundazioak ONKO-ON Misioaren lehen deialdia egin du, Euskampus Misioak programaren barruan
“Euskampus ONKO-ON Misioak” gizarte-eragin handiko ikerketa-ekintza prozesu kooperatibo zabal eta konplexua zabaltzen du; paziente onkologikoei zuzendutako eskala handiko zerbitzu bat sortzeko, ariketa fisikoa, nutrizioa eta laguntza psikologikoa integrazioan oinarrituta.
Euskampus ONKO-ON Misioa hainbat deialdi eta prozesuren bidez garatuko da, eta hainbat eragile eta interes-taldek parte har dezakete. 2023ko azaroan, Euskampusek lehen deialdia egin du, Euskampus ONKO-ON 2023 Misioa-deialdia,
Euskampus erakundeen barruan “interes-adierazpenak” jasotzeko prozesua irekitzeko asmoz. Horren bidez, erakunde horietako ikertzaileekin lantalde zabala, askotarikoa eta diziplinartekoa sortu eta bultzatu ahal izango da, Euskampus ONKO-ON Misioan parte hartu eta horretan laguntzeko.
Sartu hemen deialdi honetara.
Proposamenak abenduaren 11ko 14:00ak baino lehen bidali behar dira helbide honetara: misiones@euskampus.eu.
HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN
eta gure azken berriak posta elektronikoz jasoko dituzu