Ozeano jasangarriak (kimera ote?) eta Plentziako Itsas Estazioa - Manu Soto eta Ionan Marigomez
  • Bloga

Ozeano jasangarriak (kimera ote?) eta Plentziako Itsas Estazioa - Manu Soto eta Ionan Marigomez

Euskaldunak eta itsasoa. Ondare kultural historikoa daukagu Euskal Herrian. Itsasoari begira dagoen herri bat gara. Asko jasotzen dugu itsasotik, asko eman digu eta asko eskatzen diogu. Nabarmena da gure eragina itsasoan nahiz eta oso ezezaguna den oraindik.

Ez soilik Euskal Herrian munduan barrena eta bereziki Europar Batasunean ikerlariak eta politikariak itsasoari begira jarri gara eta ingurumena lehentasun bihurtu dugu. Hain zuzen ere hainbat esparru zuzentarauak horra begira daude. Besteak beste itsas estrategia, urarena, habitatena eta beste hainbat. Baliabideak ere aintzat hartu dira eta OECD ikuspegi ekonomiko desberdinak jorratzen ari da 2030. urteari begira. Testuinguriu honetan aurrikuspenek iradokitzen zuten mundu osoko ozeanoetan oinarritutako industriak sortutako balioa gehitzea gauregungoa baino bikoitza izan zitekeela. Dena ez da urdina garapen honen inguruan arriskuak eta zalantzak daude. Zientzia eta teknologian aurrerapenak sustatzeko behar diren berrikuntzak, hazkunde berdean duten ekarpen potentziala eta ozeanoen kudeaketan lantzeko esparru zabalak aurki ditzakegu. Dena den epe luzerako garapen-aukerak bultzatu ditzakeen ekintza-bide posibleak tentuz aztertu behar dira ozeanoa bera eta bere baliabide naturalak modu arduratsu eta jasangarrian kudeatu ahal izateko.

Garapen Iraunkorrari buruzko 2015eko Mundu Gailurrean, NBEko Estatu Kideek Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda onartu zuten. Argitaratu ziren 17 helburuen artean 14.k horrela dio; “Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrirean erabiltzea garapen jasangarriari begira”. Hau da, Ozeano garbiak, osasungarri, erresilienteak eta seguruak edukitzea; era sostengarri batean aprobetxatzea eta eskuragarriak izatea denontzat.

“Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrirean erabiltzea garapen jasangarriari begira”.

Testuinguru honetan, gauzatzen dira Plentziako Itsas Estazioko (PiE-UPV/EHU) jarduerak. Adibidez, gure leloa (Ozeano eta osasuna) “One health” izeneko kontzeptu globalarekin lotzen da. Duela bost sei urte munduan zehar buru-belarri dabilen hurbilketa bat da. Zer esan nahi du? Gizakion, animalion, landareon eta haien ingurune partekatuaren arteko konexioak funtsezkoak dira osasun eta ongizate emaitza onak lortzeko, hau da gizakiaren osasuna animalien osasunarekin eta ingurumenarekin lotuta dagoela. Eta horrek baldintzatzen du ikerkuntza nola egiten diren, ebaluaketa nola egiten diren eta gero araudiak ere nola egiten diren. Era integratu batean ulertu behar dugu osasuna eta babestu behar dugu. Horretarako, itsasoa ezagutzea ezinbestekoa da. Ikerketa, oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikatua uztartu behar dira. Beste alde batetik, diagnostiko egitea, ebaluaketa, pronostiko egitea, baloratzea norainoko kalteak ditugun edo norainoko inpaktua daukagun gure ozeano horretan ezinbesteko helburua da. Eta, bestalde, baliabide naturalen erabilpen eta ustiapenen alternatibak bilatu behar dira (adb. bioaniztasuna bermatzea, botika berriak aurkitzea) baina iraganeko akatsak bete barik, era jasangarriz aprobetxatzea.

Itsasoaren osasun maila ebaluatzeko eta balorizatzeko aldagai asko kontutan hartu behar ditugu. Horietako batzuk aski ezagunak dira: gehiegizko ustiapena (arrantza, erregai fosilak), habitatak eraldatzea, globalizazioa, klima aldaketa eta kutsadura kasu. Gure esperientzian, galdetzen baldin badiguzue zein den gure inguruko itsasoaren egoera ez dagoela pentsatzen dugun bezain txarto, baina ez dago nahiko genuke bezain ondo esaten dugu. Mehatxu horien aurrean erronkak sortzen zaizkigu eta aukerak bilatu nahi ditugu, Plentziako Itsas Estazioan, Ozeanoaren osasuna babesteko.

Manu Soto eta Ionan Marigomez

 

Partekatu

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN

eta gure azken berriak posta elektronikoz  jasoko dituzu

Pribatutasun politika onartzen dut.