Saltillo eskola-ontzian udako ikastaroa egiteko hautagaien epea luzapena: Ekainak 19.

Bigarren edizio honetan, uztailaren 17tik 26ra arte egingo dena,  Udako ikastaro honek eskainiko du berriz ere Santillo ontzi-eskolaren itsas bidai batean parte hartzeko aukera. Honekin ezagutzera emanen dira unibertsitateetan eta itsasoaren alde mugetaz haraindi sozio-ekonomiaren gaian jarduten duten berritze eta ikerketa proiektu anitzetan burutzen diren formakuntza, dibulgazio eta zientzia lanak.

 

Epea ekainaren 19ra arte luzatzen da ikastaro berezi honetan parte hartzeko hautagaitzak jasotzeko. Ikastaro hori modu paraleloan eta hiru parte-hartze mailatan egingo da. Ikastaroak hiru parte-hartze maila desberdin izanen ditu, era paralelo eta inter-konektatu batean garatuko direnak:

● 1. maila: Saltillo ontzi-eskolaren tripulazioaren parte diren ikasleak

● 2. maila: mintzaldiak, bisitak, eta lurrean garatzen diren aurrez aurreko jarduera kulturalak

● 3. maila: mintzaldi irekiak ONLINE

Ikasle-tripulazio bat eratuko da Mikel Lejarza ontziko Kapitainak gidatuko duena. Honetan Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Nautika Eskolako ikasleak (7 parte-hartzaile), gradu anitzetatik etorritako UPV/EHU eta Bordeleko Unibertsitateko (UB) ikaslegoa. Batzorde batek, uda ikastaroko zuzendariek eta UPV/EHUko Uda Ikastaroen Fundazioko ordezkari batek osatutakoa, hautatuko ditu parte hartuko duten ikasleak. Hautespenean lehentasuna emanen zaie: itsas bidaian parte-hartzeko interes argia

Hautespenean lehentasuna emanen zaie: itsas bidaian parte-hartzeko interes argia dutenei, hezkuntza berrikuntza proiektuetan parte hartu izan dutenak, mugaz haraindi ala nazioartekoetan, lehentasuna izanik jasangarritasuna ala itsasoarekin lotutakoak. Gainera, kontuan hartuko da interesdunak parte hartu izan badu sare sozialetako komunikazioarekin lotutako proiektuetan ala sare sozialen, entitateen, etab. kudeaketan aritu baden. Eta, nahiz eta irizpide baztertzailea izanen ez den, kontuan hartuko da eskarmentu nautikoa (ere kirol nautikoetan, sorosle-lanetan, etab.). Hautatuak izanen diren ikasleak Saltillo ontzi-eskolan burutuko dute 9 eguneko itsas bidaia. Mugaz haraindiko bidaia UPV/EHUko Nautika Eskolan hasi eta Donibane Lohizunen (Lapurdi, Iparralde) amaituko da.

Prestakuntza-esperientzia zirraragarri eta ahaztezina izan nahi baduzu, sar zaitez tripulatzaile gisa Santurtziko (Bizkaia - Euskadi) Donibane Lohizuneko (Iparralde) eta Santurtziko mugaz gaindiko 10 eguneko zeharkaldia egingo duten beste ikasle batzuekin.

Bidali zure eskaera 2023ko ekainaren 19a baino lehen formulario honen bidez.

Informazio gehiago UIKo webgunean.

Partekatu

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN

eta gure azken berriak posta elektronikoz  jasoko dituzu

Pribatutasun politika onartzen dut.