Siemens Gamesak eta Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako 4gune clusterrak antolatutako mahai-ingurua
Europar Batasuneko 2023ko Aste Berdea dela eta, Siemens Gamesak eta Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako 4gune clusterrek mahai-ingurua ospatuko dute “Energia-trantsizioaren erronkak eta lan-aukerak Euskadin”, ekainaren 8an.
Eztabaida-mahai hori hautatu du Europar Batasunak, beste ekitaldi batzuekin batera, 2023ko Europako Aste Berdea ospatzeko. Zabalgune eraikinean.
Jardunaldiaren helburua da lan-merkatuko energia-trantsizioaren erronkaren dimentsioari eta aldaketa teknologiko azkarrei eta planetaren beroketaren arriskuari aurre egiteko behar diren eskumenei heltzea enpresa-ingurunearen, ingurune akademikoaren eta politikoaren esperientziatik eta ikuspegietatik.
Egitaraua:
9:30-10:00 Akreditazioa eta ongi etorria egiteko kafea
10:00-10:15 Jardunaldiaren inaugurazioa; Miren Artaraz, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendari eta Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako 4gune clusterreko zuzendariak gidatuko du.
10:15-11:30 Mahai-ingurua; José Ignacio Hormaeche Energiaren Euskal Clusterraren zuzendari nagusiak egingo ditu moderatzaile-lanak.
Parte-hartzaileak:
• Pablo Garcia Bringas, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko Nazioarteko Gaietako eta Etengabeko Prestakuntzako dekanordea.
• Alberto Oleaga, Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolako Enpresarekiko Harremanetako zuzendariordea (EHU).
• Nekane Errasti, Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko zuzendari akademikoa
• Iker Echarri, Siemens Gamesako Talentuaren eta Lidergoaren Garapeneko zuzendaria
• Leire Hormigo, Iberdrolako Talentuaren eta Garapenaren arloko Iparraldeko arduraduna
2020tik, Siemens Gamesak trantsizio energetikoari lotutako erronkak konpontzen parte hartzeko aukera eskaintzen die unibertsitateko ikasleei, Students4Sustainability programaren bidez Euskadin,
*Jardunaldian izango zaretela adierazteko eta parte-hartzearen ziurtagiriak eskatzeko, idatzi hona: 4gune@4gune.eus
Informazio gehiago 4guneko webgunean.
HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN
eta gure azken berriak posta elektronikoz jasoko dituzu