- Albisteak
UPV/EHUren eta Bordeleko Unibertsitatearen arteko KOTUTELA-KO doktoregoentzako bekak
UPV/EHUk “UPV/EHUn ikertzaileak prestatzeko kontratazioa 2021” deialdirako hautagaitzak aurkezteko epea ireki berri du.
Mugaren bi aldeetako ikasleok eta zuzendariok prestatu zuen hautagaitza!
UPV/EHUra atxikitutako ikertzaileak izan ala ez, mekanismo horrek beste erakunde batzuekin lankidetzan hasteko edo haiei jarraipena emateko ireki ditzakeen aukerei buruz, Euskampuseko jarduera-eremuko alderdi nagusian.
Hain zuzen ere, deialdiak doktoretza aurreko lau kontratazio mota jasotzen ditu, eta horietatik hiru bereziki interesgarriak izan daitezke lankidetza berriak sustatzeko:
- I. modalitatea: doktoratu aurreko prestakuntza orokorreko ikertzaileak kontratatzea. (EHUren eta beste erakundeen artean tutoretza partekatua egiteko aukera ematen du, betiere zuzendarietako bat, gutxienez, EHUko doktorego-programako irakaslea bada eta bietako bat UPV/EHUkoa bada).
- II. modalitatea: doktoratu aurreko prestakuntza orokorreko ikertzaileak kontratatzea, doktorego tesia euskeraz egiteko. (EHUren eta beste erakundeen artean tutoretza partekatua egiteko aukera ematen du, betiere zuzendarietako bat, gutxienez, EHUko doktorego-programako irakaslea bada eta bietako bat UPV/EHUkoa bada).
- III. modalitatea: UPV/EHUren eta Bordeleko Unibertsitatearen artean tutoretza partekatuko ikertzaileak UPV/EHUn prestatzeko kontratazioa.
Euskampusen elkarlanari ekitearen aldeko apustua egiten dugu, beraz, ikasle eta zuzendariei zuen hautagitza prestatzera animatzen zaituztegu, lankidetza- eta karrera-proiektuetarako aukera parregabea baita.
Aurkezteko epea zabalik 2021eko ekainaren 7ra arte.
Informazio gehiago hemen.
Informazio gehiago doktorego-tesien kozuzendaritza eskatzeko jarraibideei buruz, UPV/EHUren webgunean.
Kotutoretza doktoregoari buruzko informazio gehiago,: Euskampus webgunean.
HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN
eta gure azken berriak posta elektronikoz jasoko dituzu