ebe 24

2024ko EHU Euskampus Bordeaux Eguna

2024ko urriaren 14 eta 15ean, Euskampus mugaz gaindiko komunitatearen urteko topaketaren 10. edizioa egingo da, Bordelen (Domaine du Haut Carré, Talence). 

EMAN IZENA!

EHU Euskampus Bordeaux Eguna da UPV/EHUren, Bordeleko Unibertsitatearen, DIPCren eta Tecnaliaren arteko aliantza estrategikoaren esparruan garatzen diren proiektu eta lankidetza guztiak partekatu, ikusarazi eta balioesteko urteroko hitzordua, eta haien erakunde laguntzaile guztietara zabal daiteke. 10. edizio honetan, atzera begiratuko da ikerketan, prestakuntzan, lurralde konpromisoan eta nazioartekotzean egindako bidea aztertuz. 

Bi egun horietan zehar, EHU Euskampus Bordeaux Egunaren 2024ko edizioak hainbat momentu eta gune izango ditu aurten, interesa duten pertsonek aldez aurretik inprobisatutako edo planifikatutako formatu eta gai anitzeko bilerak egiteko. Urteroko topaketa enblematiko honetan, berriz ere, ikasleek (gradua, masterra, doktoregoa) eta mugaz gaindiko dinamiketan inplikazioa duten Euskadiko eta Akitania Berriko unibertsitateaz kanpoko erakundeetako ordezkariek aktiboki parte hartuko dute.

Informazio gehiago.

Partekatu

Euskampus Fundazioa-ren isotipoa

HARPIDETU NEWSKAMPUS-EAN

eta gure azken berriak posta elektronikoz  jasoko dituzu

Pribatutasun politika onartzen dut.