Camila de Epalza Azqueta
EU Policy Officer, Basque Government Delegation to the European Union
EHUn lizentziatu nintzen Soziologian eta Politika Zientzietan, Soziologia Politikoan espezializatuz; Europako gaiei eta nazioarteko harremanei buruzko graduondoa egin nuen eta, Nazio Batuetan (UNICEF Costa Rica eta PNUD Guinea- Bissau) 6 urte egon ostean, 2004tik, Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzako talde teknikoko kidea naiz. Kanpo Harremanetarako goi-mailako teknikari gisa, Europako politiken puntu fokala naiz hezkuntzaren eta espezializazioaren, industria kultural eta sortzaileen, garapenerako lankidetzaren eta nazioarteko agendaren eremuetan. Horrez gain, politika horien inguruko aholkularitza ematen diet eragile sozioekonomikoei eta agintaritza publikoei eta aukerak irekitzen ditut Europako agendan. Halaber, zenbait ikastaro eta prestakuntza egin ditut Europan, Estatu Batuetan, Costa Rican eta Afrikan.